GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-29
Karidadeko Bentak zuzenekoetako «giro lotsagabe, ironikoa» bildu du diskoan
«San Quirico» da Karidadeko Bentaren hirugarren diskoaren izenburua. Aurreko lanen jarraipena da, proiektuaren «baieztapena», Jon Maia bandaren ahotsaren esanetan. Hala ere, soinu berririk entzuten da azken bilduma horretan. Hamaika dira aukeratutako abestiak. Zuzenekoetako giro «lotsagabe, ironiko, satiriko eta hauslea» eraman nahi izan dute CD berrira. Taldeak bere nortasuna erakutsi zuen atzo, Bilboko San Bizente plazan, eguerdian eman zuen emanaldi txiki batean.

BILBO

Sei urteko ibilbidea egin du Karidadeko Benta taldeak, eta hartutako esperientzia azken diskoan igartzen da. Zumaiako bandak hiru disko ditu. «Horrek talde bat garela sinetsarazten digu», agertu zuen atzo Jon Maia bertsolari eta Karidadeko Bentako ahotsak BilbokoKafe Antzokian.

Toki hori aukeratu zuten taldekideek ‘‘San Quirico’’ren berri emateko. Hamaika kanta jaso dituzte Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleraturiko obran. Garate estudioan grabatua dago, Andoainen, Kaki Arkarazo teknikariarekin.

Aran Santamaria (ahotsa, klarinetea), Inazio Tolosa (klarinete, tronpeta, saxoak), Jon Manzisidor (lauda, gitarra), Imanol Manterola (perkusioak) eta, zumaiarrez osaturiko taldean «kanpotar bakarra», Domentx Uzin (helikoia, biolina, perkusioak) dira Maiaren bidaideak proiektu horretan.

Bertsolariak jakinarazi zuenez, «jolasean, dibertimendu bezala» jarri zuten abian Karidadeko Benta taldea, eta, sei urteren buruan, ez dutela espiritu hori galdu nabarmendu zuen; areago, horretan sakondu dutela esan zuen. Garai bateko herri orkestra baten tankera hartuta, ez du bertoko musikaren panoraman parekorik, eta nortasun handiko taldea dela erakutsi du.

Zuzeneko emanaldietan gozatzen dute, musikariaren eta ikusleen arteko barrera hausten denean, bereziki. Helburu horrekin jotzen dute. Horietan nagusitzen den giro «lotsagabe, ironiko, satiriko eta hauslea» eraman nahi izan dute ‘‘San Quirico’’ra.

SanQuirico Toscanako (Italia) herrixka bat da. Karidadeko Bentak hango taberna bakarrean jo zuen iaz, patio batean, agertokirik gabe, herritarren artean, haiengandik bereizi gabe. Han beren lekuan sentitu zirela esan zuten eta horregatik jarri diotela diskoari izen hori.

Egungo bizimoduari kritika, bertsio bi (‘‘Xoxua’’ eta ‘‘Itsasontzi baten’’) eta erritmo eta sonoridade berriak daude lanean. Jon Manzisidorrek konposatu du musika, eta Maiak jarri die hitza abestiei. «Komikiak bailiran ulertu ditugu gure kantak», esan zuen azkenak. Sailkatzeko zaila den baina marka propioa duen sonoridadea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Iberdrola ve más fácil su fusión con Unión Fenosa tras la compra de Scottish Power
Euskal Herria
«¿Piensa el PSOE en la solución haciendo menos aún que el PP?»
Euskal Herria
Gor eta mutu presoen egoeraren inguruan
Mundua
La Habana se prepara para el homenaje
Kirolak
«Analizamos la realidad desde lo que deseamos y no desde lo que somos»
Mundua
El Parlamento de Canadá reconoce que los quebequois son una nación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss