GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-29
Hasierako jarrerara itzuli da Gozategi bosgarren diskoan
·Hamabi kantu berri eta bertsio bat bildu ditu «Goztgi.kom» lanean

Gozategiren azken diskoa pezetetan ordaindu genuen. Orioko hirukotea sei urte izan da jarraitzaileei disko berririk eman gabe. Haiei zuzenduta, albiste ona zabaldu zuen atzo Asier Gozategik; alegia, «Goztgi.kom [://///:]» labean dela eta aste honetan bertan izango dutela eskuratzeko moduan.

BILBO

Hasierako lanen kutsua dario disko berriari. «Hastapenetako lanetako desparpajoa dakar gogora; haiekin pareka daiteke bai melodian bai gaietan», adierazi dio Asier Gozategik GARAri.

Gozategik 2000. urteean jarri zuen plazan aurreko lana, ‘‘Egunon’’.Horrek ez du esan nahi musikaren mundutik landa izan direnik. Emanaldiak ematen jarraitu dute, eta ‘‘Berria’’rako edo Gipuzkoako ikastolen festarako konposatu dute. Zergatik ez duten diskorik atera? «Musikak ez digulako bizitzeko beste ematen, eta gure lanbideak ditugulako», erantzun du Asierrek.

Trikitilariak bakarka aurre egin zion ‘‘Goztgi.kom [://///:]’’ lanaren aurkezpenari. Arreba Ainhoa ama izan da hirugarrenez duela hamabost egun, eta Iñigo Goikoetxeak beste konpromiso batzuk zituen.

Abesti dantzagarriz eta letra zuzenez josi dute obra. «Aurreko diskoetan baino soinu beroagoak entzungo dituzue», adierazi zuen egileak. Guztira, hamabi abesti eta fandango baten bertsioa dira.

Asier Gozategirenak dira hitz gehienak, eta musika ere berak sortua da.Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariek abesti bana sinatzen dute CD berrian. Azken hori beste bi kantaren egile da Asierrekin batera.

Taldea eta laguntzaileak

Musikariei dagokienez, hirukoteak alboan izan ditu Imanol Goikoetxea (gitarrak), Julio Andrade (baxua eta kontrabaxua) eta David Gorospe (bateria).

Axular disko-jartzaileak ere ekarpena egin dio ‘‘Goztgi.kom [://///:]’’ diskoari perkusioarekin; JulianCobzaruk, soinu handiarekin; eta Eugen Dumitreskuk, gitarrarekin.

Iragan maiatzean grabatu zuten Haritz Hareguyrekin, Garate estudioetan. «Oso gustura sentitu ginen han,Andoainen», nabarmendu zuen atzo Asier Gozategik.

Aurreko lau diskoak ­‘‘Gozategi’’, ‘‘Ainhoa’’, ‘‘Kalanbreak’’ eta ‘‘Egunon’’­ Elkar diskoetxearekin elkarlanean atera zituzten; bosgarrena, berriz, BabelmusiK zigilu berriak jarriko du kalean ostegunean. «Libre sentitu nahi genuen, betiko lekutik kanpo ere graba genezakeela jakin, eta asko ikasi dugu, gainera», azaldu zuen. Ostiral honetan, Babelek Durangoko Plateruenan egingo duen festan izango da hirukotea diskoa aurkezten. Jaialdia arratsaldeko seietan hasiko da.

Hurrengo kontzertua Orion bertan emango dute, San Nikolas jaietan. Hala, hurrengo abenduaren 8an jardungo dira etxean, herriko entzuleen aurrean. Ikuskizun berezia prestatu dute egun horretarako.Dantzari eta bertsolariekin partekatuko dute agertokia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Iberdrola ve más fácil su fusión con Unión Fenosa tras la compra de Scottish Power
Euskal Herria
«¿Piensa el PSOE en la solución haciendo menos aún que el PP?»
Euskal Herria
Gor eta mutu presoen egoeraren inguruan
Mundua
La Habana se prepara para el homenaje
Kirolak
«Analizamos la realidad desde lo que deseamos y no desde lo que somos»
Mundua
El Parlamento de Canadá reconoce que los quebequois son una nación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss