IRUÑEA
Iragarrita zegoen bezala, UPNketa CDNk Nafarroako Parlamentuan duten gehiengoa baliatu zuten atzo euren aurrekontu proiektuaren kontra aurkeztutako osoko hiru zuzenketak atzera botatzeko. Zuzenketa horiek PSNk, NEBk eta Nafarroa Bai osatzen duten alderdiek Aralar, EA eta EAJ aurkeztu zituzten.
Francisco Iribarren presidenteordeak babestu zituen aurrekontuak. Hark esan zuenez, UPNren eta CDNren proiektuak inbertsioaren bidez etorkizunaren alde egiten du. «Oraina ere ez dugu ahazten gizarte arloko politiken bidez», azaldu zuen.
Oposizioko taldeek, ordea, ez zuten Iribarrenekin bat egin. PSNko eledun Fernando Purasek aurrekontuak «hauteskundeetara begira» prestatu izatea egotzi zien UPNri eta CDNri. Bide batez, arlo sozialari behar adinakoarreta jartzen ez zaiola adierazi zuen PSNren zerrendaburuak.
Jose Miguel Nuin NEBko bozeramailea ere gogor aritu zen aurrekontuen aurka. «Porlanerako» bideratutakoa Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Ongizate arloei zuzendutakoa batuta baino %66 gehiago izatea kritikatu zuen. Beste alde batetik, hezkuntza kontzertatuari eta osasun pribatuari laguntzeko diru kopurua hazi izana ez zuen egokitzat jo.
Aralarren izenean PatxiZabaleta aritu zen, eta esan zuen: «Honako hauek ezin dira izan Nafarroak behar dituen aurrekontuak; izan ere,oraindik badira ikasleak barrakoietan, gizarte zerbitzuak pribatizatzen ari dira eta ikerkuntza negozioarekin lotzen dute».
Horregatik, «Europako gizarte gastuaren» eta «segiziozaletasunaren politika» baztertzeko eskatu zuen Zabaletak.
EAko Maiorga Ramirezek, berriz, UPNketa CDNk egindako aurrekontuak «kontserbadoreak», «alderdikariak» eta «kudeatze kaskarraren eredu» direla adierazi zuen.
Horiek hala,Ramirezek nabarmendu zuenez, gizarte gaietara zuzentzen den dirua Europar Batasuneko batez bestekoa baino hamaika puntu txikiagoa da. Gainera, euskara arloko sailak «beharrezkoak baino txikiagoak» dira. Horrez gain, sindikatuen %30 baztertu dituztela salatu zuen.