Gabon kanten kontzertua Bidarteko elizan
BIDARTE
Lehen aldiz gizon abesbatza bat, emakume bakarlari bat eta hari laukote bat Euskal Herriko eliza batean elkartuko dira kontzertu bat emateko. Baionako Aizkoa abesbatza, Anne Etxegoien kantaria eta Euskal Herriko eta Landetako hari laukote bat Bidarteko elizan elkartuko dira bihar.
Kantaldian joan den urtean euskal gabon kantekin atera zuten diskoan agertzen diren obrak interpretatuko dituzte.
Hari orkestrak, txalapartak, emakume bakarlariaren ahotsak eta gizonen abesbatzaren ahotsek osatzen dute “Les voix célestes du Pays Basque chantent Noël” (Euskal Herriko ahots zerutarrek Gabonak kantatzen dituzte). Iaz denda gutxi batzuetan jarri zuten salgai diskoa, baina izan duen arrakasta ikusita diskoa zabaltzea erabaki du Five Records diskoetxeak.
Gabon kanten diskoan Lionel Godin Villard euskaldunak zuzentzen duen Bordeleko orkestrak hartzen du parte, betiere txalaparta eta tobera euskal instrumentuek lagunduta Mikel Ugarte eta Irene Elizetxearen eskutik.
|