Etxerik gabeko gizon bat hilik aurkitu dute Baigorrin
BAIGORRI
Ostegun goizean, etxerik gabeko gizon bat atzeman zuten hilik Baigorriko bere oihalezko etxean. Jakinarazi dutenaren arabera, naturalki hipotermia baten ondorioz zendu da gizona. Negua heltzen zelarik, Baigorrira joaten zen etxerik gabeko gizona. Eta, bertako sorospen zentroaren eta saltegiaren artean dagoen kanpinean geratzen zen negu osorako.
Baigorriko herritarrek gizon horren berri eman zuten, eta azken garaiotan eztulka egiten entzun zutela adierazi zuten. Gertakaria jakin bezain laster, gehienek nabarmendu zuten gizonak eskatuz gero, lo egiteko leku beroago bat utziko ziotela edo kanpineko komunak erabiltzeko gakoak emanen zizkiotela. Baina, dirudienez, Baigorrira urtero joaten zen gizon hura ermitauak bezala bizi zen, eta bakartasuna bilatzen zuen.
|