- Idi-probak
Aiako probetako onenak berriro ere neurtuko dira
DONOSTIA
Aiako probetako lehen bi uztarriak eta Aizarnazabalgo lehenengoa neurtuko dira etzi 22.00etan, Aiako probalekuan. Beraz, Erreistaren, Olarrearen eta Txausonen idiak arituko dira nor baino nor.
Asto-probetan, Etxebarrin bart abiatu dira, eta gaur jarraituko dute 21.00etan, Kobaren, Aixardiren eta Gorostiolaren astoekin. Bihar, 18.00etan, Masoaren, Gure Altxorren, Ormaetxearen eta Narbaizaren astoak arituko dira. Etzi jai izango dute, eta asteartean amaituko dute, Satsibarren, Ormaetxearen, Zurmoren eta Egurrolaren astoekin (21.00).
|