GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-12
FDSEAk Pirinioez gaindiko bidea geldiarazteko eskatu du

BAIONA

Paueko Laborantza Ganberarako hauteskundeak hurbiltzen doazen heinean, FDSEA nekazarien sindikatuak Pirinioez gaindiko bidea bertan behera uzteko eskatu dio Kontseilu Nagusiko presidente Jean-Jacques Lasserreri. Hark datozen egunotan erantzungo duela adierazi du.

FDSEAko ordezakariak Lasserrerekin elkartu ziren atzo Pirinioez gaindiko egitasmoaren inguruan informazio gehiago eskatzeko. «Pirinioez gaindiko egitasmoa geldiarazteko eskatu dugu nekazaritzan izango dituen ondorioei buruzko zehaztapen gehiago izan arte», adierazi zuen Ipar Euskal Herriko FDSEAko presidente Jean-Michel Anxolabe- herek. Paueko Laborantza Ganbera Kontseilu Nagusiarekin elkarlanean aritzea nahi du sindikatuak egitasmoak nekazaritzan izango dituen eraginak neurtzeko. Sindikatuak Pirinioez gaindiko egitasmoaren aurkezpen zehatzago baten zain dagoela jakinarazi du.

FDSEArekin izandako bilkuratik ateratzean Jean-Jacques Lasserrek ez zuen inolako aipamenik egin nahi izan. Baina Anxolabeherek adierazi zuen Lasserrek «eskaerak ulertu» dituela eta «justifikatuta daudela» esan duela. Kontseilu Nagusiko presidenteak datozen egunetan erantzun bat emango duela adierazi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss