GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-12
Gasteizen ura aurrezteko neurriak jarriko dituzte abian
Euskal Herria lehortearen atarian dago eta horrek ezohiko neurriak martxan jartzea dakar. Bilbo eta inguruetako herrien ondotik, Gasteizko Udalak neurriak hartuko dituela iragarri du. Besteak beste, Langraizko eta Asparreneko larrialdietarako ur-bilketak erabiliko dituztela eta hiriko kaleak edateko ur txarrarekin garbituko dituztela jakinarazi du Udalak.

GASTEIZ

Zadorrako urtegien egoera kezkagarriaz ohartarazi zuen atzo Gasteizko Ingurumen zinegotzi eta Amvisako presidente Idoia Garmendiak. Egun, bolumen osoaren %34,1era baino ez denez heltzen, Udalak «ezohiko» neurriak hartuko dituela jakinarazi zuen.

Hilaren amaieran, Langraizko nahiz Asparreneko larrialdietarako ur-bilketak jarriko dituztela martxan nabarmendu zuen. Horrela, euri kopuruen arabera, urtegietara segundoro 300 eta 600 litro inguru heltzea espero dute.

Horretaz gain, hiriko kaleak edateko ur txarrarekin garbituko dituztela azaldu zuen Garmendiak, baita Jundizen euriaren eraginez jasotzen denare- kin eta Zadorra ibaiari Gamarratik hartutakoarekin ere. Neurri hori «ziur asko, datorren asteburuan bertan» jarriko dutela indarrean esan zuen.

Lorategiekin ez dute horrelakorik egin beharko, Amvisako presidenteak kontatu zuenez, negu-partean ez baitira ureztatzen. Azkenik, datorren astetik aurrera, Bilboko Ur Partzuergoarekin batera, ura aurrezteko sentsibilizazio kanpaina ezagutzera emango dutela iragarri zuen.

Era berean, gainerako erakunde eskudunekin Amvisak kontaktu eta koordinazio iraunkorra izango duela eta urtegien eboluzioari buruzko jarraipen zehatza egingo duela nabarmendu zuen. Industriako arduradun nagusiekin ere harre- manetan jarriko direla jakinarazi zuen, hiriko kontsumoaren %30 arlo horretan biltzen bai- ta eta beraz, orain, arduraz jokatu beharra dagoela helarazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss