GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-12
Jimeno Jurioren obren bildumaren barruan«La Navarra medieval» kaleratu dute
Poliki bada ere, badoa aurrera Jose Maria Jimeno Jurioren obra guztien bilduma. Oraingoan «La Navarra medieval» argitaratu dute, ikertzaile artaxoarrak garai historikoaren gainean «ikuspegi orokorretik» idatzitako artikuluak biltzen dituena. Hala ere , ez daude egindako guztiak, gainerakoak aurrerago kaleratuko baitituzte.

IRUÑEA

Jose Maria Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituen bildumak beste aurrerapauso bat eman du. Izan ere, atzo hamaikagarren lana aurkeztu zuten Iruñean bilduma argitaratzeaz arduratzen diren Udalbide elkarlan elkarteak, Pamiela argitaletxeak eta Euskal Kultur Elkargoak.

“La Navarra medieval” da liburuaren izenburua, ikertzaileak «gehien maite zuen garai historikoa» da-eta, bere seme eta bildumaren zuzendari Roldan Jimenok agertu zuen moduan. Liburuan, hortaz, 70, 80 eta 90eko hamarkadetan Jimeno Juriok idatzitako zenbait artikulu biltzen dira, betiere, semeak argitu bezala, «ikuspegi orokorretik egindakoak».

Horiek hala, laugarren ale horretan, hamaika argitaratu badituzte ere, ez dute zenbakizko hurrenkera errespetatu, eta bi dira gai nagusiak: Erdi Aroko Nafarroaren gaineko artikuluak eta konkista garaikoak. «Lehen zatian aitak ikuspegi desberdinetatik Erdi Aroko Nafarroaren gainean idatzitako lanak bildu ditugu, lau zehazki: garaiko ikuspegi orokorraren gaineko artikulua, gizarte klaseen gainekoa, ikuspegi instituzional-politikoaren gainekoa eta Arantzazuko kongresu baterako batera egin genuen Erdi Aroko historia erlijiosoaren gainekoa», azaldu zuen Roldan Jimenok.

Liburuko bigarren zatiak, berriz, Nafarroako konkista du hizpide. «Eusko Ikaskuntzako kongresu beterako egindako ‘Amaiur, símbolo de Navarra’ monografia jaso dugu», esan zuen Jimenok.

Historia soziala

«Gure aita aitzindari izan zen Nafarroako Erdi Aroko historia jorratzeko garaian», esan zuen bildumako zuzendariak. Izan ere, garai hartan historia ikuspegi instituzional-politikotik soilik ikertzen zen eta, ondorioz, «kultura eta historia soziala jorratzen aitzindari izan zen», azaldu zuen Jimenok.

Era berean, ezaguna da Artaxoako ikerlariak gai polemikoekiko zuen zaletasuna, Amaiurko historian islatu nahi izan dutena, liburuaren bigarren zatian, hain zuzen. Aitak “Amiur, símbolo de Navarra” lana errekorrezko denboran egin zuela azaldu zuen Jimenok. «Monolitoa inauguratu aurretik kaleratu ahal izateko», erantsi zuen.



«Bi birusi aurre egiteko lana da hau»
R.C.
IRUÑEA

Jose Maria Jimeno Jurioren lanen bildumako “La Navarra medieval” laugarren alearen hitzaurrea idazteko ardura izan duen Tomas Urzainkik esan zuen 1936tik aurrera ikertzaile artaxoarrari, guztiei bezala, pentsaera bakarra ezarri ziotela, eta gaineratu zuen horri aurre egiteko eginiko azterketen bidez «Nafarroako benetako arima eta jatorria» aurkitu zituela.

«Horrela sortu ahal izan zituen ezjakintasunaren gaixotasunari aurre egiteko antigorputzak, hain zuzen, bi birusi aurre egin ahal izateko beharrezkoak direnak: sasinabarrismoari eta neosabinismoari. Lehenak euskara baztertu egiten du eta nafarrek euskara erabiltzeko duten eskubideari oztopoak jartzen dizkio, gure historia Espainikoaren menpean utzita. Bigarrenak, aldiz, ez du onartu nahi euskaldunak nafarrak garela guztiak», agertu zuen.

Horiek kontuan hartuta historiagileak «pentsamendu bakarraren gaixotasunari aurre egiteko» liburuak farmazia guztietan egon beharko lukeela esan zuen umoretsu. «Jar dezagun denok Jimeno Jurioren bildumaren txertoa!», gaineratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss