GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-12
Francisco Escuderoren eskuizkribuak editatu dituzte
XX. mendeko euskal musikaririk garrantzitsuenetako bat izan zen Francisco Escuderoren musika zabaltzeko urrats sendoa egin berri dute haren eskuizkribuak editatuz eta partituren edizio kritikoa ere argitaratuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eresbil-Euskal Ereslarien Bildumak eta Bartzelonako Trito argitaletxeak sinatutako lankidetza hitzarmenaren emaitza izan da. Maisuaren alarguna, Goyita Eizagirre, zein semea, Patxi, pozarren eta esker oneko azaldu dira.

DONOSTIA

Francisco Escudero, musikagile eta orkestra zuzendaria zena, Donostiako Musikako Goi Kontserbatorioko zuzendari eta Hezkuntza eta Kultura Ministerio espainolaren Urrezko Dominaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zilarrezko Domina- ren jabe izateaz gain, hainbat lanen egile ere izan zen. Bere lanen kalitatea aski ezaguna eta aitortua du, gainera.

Genero ugari landu zuen ­musika erlijiosoa, ahots eta koru musika, ganberakoa, sinfonikoa eta eszenakoa­, eta atzo nabarmendu bezala, beldur gabe esan liteke musikaren alorrean Gipuzkoan XX. mendean sortutako corpus berri eta interesgarrienetako bat utzi zuela. Baina, haren ondareak entzunezko hedapen mardula lortu arren, beste hainbat musikarik Escuderoren obrak behar bezala interpretatu ahal izateko ez dute orain artean beharrezko materiala eskura izan. Hutsune hori betetzera dator, beraz, orain egin berri duten urratsa.

Foru Aldundiak, Eresbil-Euskal Ereslarien Bildumak eta Bartzelonako Trito argitaletxeak 2003an sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, hiru urteotan musikagilearen partitu- rarik garrantzitsuenetako 11 gutxienez kaleratzeko ardura hartu zuten. Partiturok urteetan estreinatu, interpretatu eta grabatu dituzte, baina ez zegoen inprimatutako argitalpenik.

Orkestra, ganbera, opera...

Azkenean 13 partitura plazaratu dituzte, batez ere orkestra eta ganberako generoetakoak, eta “Zigor” operaren ahots-partitura ere berrargitaratu dute (partitura orokorra ere prestatu dute, geroko opera emanaldietarako material guztia prest daukana).

Gainerakoan, nabarmentzekoen artean, hauek ere badaude: “Illeta”, Lizardiren poema bat ardatz duena; gerra osteko “El sueño de un bailarín”; orkestrarako “Preludio”, zein 5. Sinfonia “Ultreia”, maisuaren azken lanetariko bat.

Partiturek sarrera luzeak dituzte egileari eta lanei buruz, lan bakoitzaren aparatu kritikoaz hornituak, eta lau hizkuntzatan argitaratuta: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez. Guztira 997 musika-orrialde dira, eta 300 baino gehiago sarrerek eta aparatu kritikoak biltzen dituzte. Euskal musikagileen sormen lanak partitura euskarrian zabaltzea xede duen Euskal Musikagileak bilduma abiatu dute argitalpenarekin.

Eresbil artxibategiko Jon Bagües, Llorenç Caballero (Trito), partituren sarreren egile Itziar Larrinaga eta Aldundiko kideez gain, Escuderoren alarguna eta semea ere bildu ziren Donostian; pozik oro, maisuaren obra ezagutarazteko egin ahaleginaz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss