- Reala -
Sei hilabete iraun du Feliciok Donostian
·Talde txuri-urdinak Errusiako Rubin Kazan-i saldu dio jokalari portugaldarra 750.000 euroren truke, eta fitxa bat libre utzi du
DONOSTIA
Sei hilabete besterik ez du iraun Fabio Feliciok Donostian. Iazko ekainean heldu zen, eta badoa. Errusiara, hain zuzen ere; Realak eta Rubin Kazan taldeak hartutako akordioari esker. Hainbat hedabideren arabera, 750.000 euro jasoko ditu Donostiako taldeak. Gainera, txuri-urdinek behar zuten fitxa bat libre utzi du.Realak iazko ekainaren bederatzian fitxatu zuen Fabio Felicio. Union Leiria Portugalgo taldeari 500.000 euro inguru ordaindu zizkion, eta Mark Gonzalezek lagatako hutsunea betetzea zen asmoa. 2010. urterainoko kontratua sinatu zuen jokalariak, eta bertan 30 milioi euroko klausula badirudi askoz ere gutxiago kobratuko duela ezarri zuen Realak. Jose Mari Bakero orduko taldearen arduradunak Felicioren aurkezpenean esan zuenez, jokalari «balio anitzekoa», «oso azkarra» eta «teknikoki oso ona» zen portugaldarra. Zoritxarrez, ezin izan du Donostian hori guztia erakutsi,besteren artean, hamabi partidatan besterik ez baitu parte hartu. Izan ere, Reala neguko merkatuan bilatzen hasi bezain laster, segituko ez duten jokalarien zerrendari buruzko zurrumurruak hasi ziren batez ere, taldeak fitxak askatu behar zituelako jokalari berriak ekartze- ko. Bertan, hasiera-hasieratik agertu zen Fabio Felicioren izena, beste batzuekin batera. Egia esan, portugaldarrarekin oraindik ez dute ezer hitzartu, Realak atzo kaleratutako adierazpen ofizialak baitzioen Rubin Kazanekin «aurreakordioa» hartu dutela jokalaria «transferitzeko». Horren ondorioz, eta Realaren baimenarekin, Fabio Feliciok Turkiara bidaiatu du, bertan baitago taldea, mediku azterketa pasatzera. Badirudi, hala ere, printzipioz ez dela inolako arazorik egongo transferentzia egiteko. Ez du Feliciok bakarrik alde egin beharko. Beste fitxa bat bakarrik beharrezkoa den arren, bi jokalarik jarrai diezaiokete bide beretik. Miguel Angel Lotinak joan den astean esan zuenez, Dani Cifuentes izan daiteke hurrengoa. Madrildarra Eibartik heldu zen iazko denboraldian, eta hasiera batean jokatu arren, denbora pasatu ahala, bere protagonismoa txikituz joan da. Lotinak berak aitortu zuenez, Bigarren Mailako hainbat talde dago interesatuta Cifuentes fitxatzean; beraz, badirudi erreza izango dela jokalariarentzako aukera on bat aurkitzea. Adriano Rossatoren egoera antzerakoa da, Lotinak onartu zuenez, zerrenda berean baitago, eta horregatik, taldea portugaldarrarentzat ere irteera baten bila dabil.
Savio y Herrera ya entrenan con el equipo
A.U.L. DONOSTIA
Los dos últimos fichajes de la Real, Savio y Germán Herrera, ya entrenan con la Real, pero todavía son duda para el encuentro contra el Racing. La terna de refuerzos invernales participó ayer en el partidillo de entrenamiento dirigido por Miguel Angel Lotina, pero sólo la presencia de Víctor López parece asegurada en Santander, teniendo en cuenta que se ha ejercitado primero en solitario y después con el grupo desde su llegada a Donostia la semana pasada. Hay que tener en cuenta, además, que la Real, pese a la marcha de Fabio Felicio, debe liberar aún una ficha más para que los tres nuevos puedan debutar. Y que el plazo de inscripción, para que puedan debutar en Santander, expira esta misma tarde. Por cierto que, tras las primeras tomas de contacto, Aitor López Rekarte aseguró haber visto a sus nuevos compañeros «con ganas de trabajar y éso no es poco», aunque el capitán reconoció que además de trabajo «necesitamos que den resultados inmediatamente». Choque ante el Valencia El club donostiarra, por otra parte, comunicó ayer que el partido correspondiente a la 19ª jornada de Liga, que enfrentará a Real y Valencia en Anoeta, se disputará el próximo domingo 21 de enero a partir de las 17.00.
|