GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-12
- European Challenge
Avironek aukera ederra du irabazteko

BAIONA

Avironek gaur lortu beharko luke European Challengeko lehen garaipena. Zuri-urdinek orain arte jokatu dituzten partida guztiak galdu dituzte, eta gauzak ongi egiten badituzte behintzat, baliteke gaur etortzea lehen garaipena.

Avironek aurten lehiaketa horri ez dio garrantzirik eman, ez baitzegoen horretarako egoeran. Ligan izan zuen hasiera negargarriaren ostean, baztertu egin behar izan zuen, eta normalean aritzen ez diren jokalarientzat izan da lehiaketa hori. Orain arte jokatutako partida guztiak galtzera eraman ditu erabaki horrek, baina Bucarest ez da Aviron baino hobea. Han, Errumaniako hiriburuan, bost puntugatik irabazi zuen etxeko taldeak, eta gaur 19.30etik aitzinera Jean Dauguerren jokatuko den neurketa honetan, orduko ordaina eman nahi diete baionarrek.

Avironek ez dauka jadanik hurrengo fasea jokatzeko inolako aukerarik, eta horregatik, geratzen diren bi jardunaldi hauetan ahalik eta lanik txukunena egin nahi du, Ligan garbi ikusi baita eman duen gorakada nabarmena izan dela.

Honakoa izango da Avironen hamabostekoa: Fromont, Berberian, Dourthe, Iñigo, Lhande, Fraser, Douet, Usandizaga, Laurent, Igiñiz, Rudzki, Bergez, Deen, Davies eta Baget. Galleco, Ternisien, Linde, Bernard, Tilloles, Audin eta Thierry izango dira aulkian geratuko diren jokalariak.

Bucaresten hamabostekoa, berriz, honako hau izango da: Dumbreva, Nicolas, Dascalu, Gal,Fercu, Dimfote, Luru, Nere, Michaleche, Ion, Tatu, Ursache, Burcea, Mecabalk eta Mersion. Jean Dauguer zelaiko harmailak erdi hutsik izango dira gaurko partidan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss