GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-12
- Heineken Kopa
Biarritzek ez luke bost puntuak eskuratzeko arazorik izan behar
·Lapurtarrek Parma Italiako taldea hartuko dute arratsaldeko zazpietatik aitzinera

BIARRITZ

Parma Italiako taldeak Ligan izan dituen azkeneko emaitza txarrak ikusita, gozatzeko aukera izango du Biarritzek Agilera estadioan. Gaur, 19.30etik aitzinera, zuri-gorriek Europako Kopako neurketa izango dute.

Final-laurdenetako txartela ia eskuetan dute zuri-gorriek, jokatu dituzten partida guztiak irabazi egin baitituzte, eta denetan, gainera, puntu gehigarria ere lortu dute. Hala ere, gaur bost puntuak eskuratzeak garrantzia izango du, sailkatzen direnen artean sailkapen bat egiten baita, eta lehenengo laurek jokatuko dituzte etxean final-laurdenak. Aurten ere Biarritzek Anoetan jokatu nahiko luke, ez baita ahaztu behar bigarren faseko partida guztiak neurkerta bakar batera direla.

Multzoko aurkaririk eskasena izango du gaur aurrez aurre talde zuri-gorriak. Parma sailkapenean azkena da, norgehiagoka guztiak galdu baititu. Gaur egun, Italiako Ligan ari diren taldeak Heieneken Kopan ari diren beste taldeetatik koska bat beherago daude, eta hori nabaritu egiten da.

Biarritzek, gainera, jokalari garrantzitsu batzuk jokatu gabe utziko ditu. Europako Kopako lehen fase honetan ia lortuta dute nahi zutena, eta Ligan, berriz, nahiko okertuta dabiltza azkenaldian, eta badaezpada ere jokalari batzuek atseden ere hartuko dute, hemendik aitzinera hasiko baita gogorrena.

Beraz, August, Couzinet, Yachvili, Peyrelongue edo Harinordoki ez dira izango zuri-gorrien gaurko hamabostekoan, nahiz eta horietako batzuk deialdian sartuta dauden.

Honako hau izango da Biarritzen hamabostekoa: Dambielle, Bidabe, Cabannes, Gaitan, Marlu, Baget, Dupuy, Lievremont, Dridi, Betsen, Thion, Derllapee, Lecouls, Noirot eta Balan. Aulkian, berriz, August, Avril, Couzinet, Pedros, Yachvili, Peyrelongue eta Masi geratuko dira, betiere aurreko hamabostekoa baieztatzen bada.

Italiako Parma taldean, berriz, honako hamabost jokalari hauek jokatuko dute hasierako minututik: Littie, Debuschi, Orsi, Chilon, Mazucate, Conde, Pezicano, Cabrieri, Zanini, Paoletti, Minello, Sofredini, Barbieri, Pascu eta Wasawal. Agilerara joan nahi duenak ez du arazorik izango partida hasi aurretik sarrerak erosteko, harmailak ez baitira beteko, baina norgehiagoka etxetik ikusi nahi duenak ere izango du aukera, Estatu frantseseko Canal + telebista kateak zuzen-zuzenean eskainiko baitu norgehiagoka.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss