GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-12
Batasunak «norabide okerra» aldatu eta Euskal Herria onartzeko eskatu dio Parisi

BAIONA

Batasunak astelehenean eginiko deiari ETAk erantzun diola baina, oraindik estatuen arraposturik ez dela izan adierazi zuten, atzo, Baionan, Jean-Claude Agerrek eta Xabi Larraldek. Erakunde armatua, su-etena indarrean mantentzearekin batera, martxoaren 22an hartutako engaiamenduak betetzeko prest agertzea «biziki garrantzitsutzat» jo zuten mahaikideek, eta gatazka konpontzeko prozesua gauzatzeko aukerak izan badirela berretsi zuten.

Madrilgo eta Pariseko gobernuen borondatea, aldiz, ez dagoela argi nabarmendu zuten, eta bereziki Estatu frantsesari jarraitzen duen «norabide okerra» alda dezala exijitu zioten:«Azken egunotan Azkainen edota Urruńan gertatukoa ez da bidea gauzak konpontzeko».

Lehenago edo geroago, Parisek bere jarrera aldatu eta gatazka politikoa konpontzeko bideari ekin beharko diola gai- neratu zuten indar abertzalearen ordezkariek. Ildo horretatik, «Euskal Herria onartu eta errespetatzeko» datorren urtarrilaren 27an Uztaritzen aurkeztuko duten proposamena aipatu zuten. Gobernu frantsesari zuzenduko dioten proposamenak onarpen eta errespetu hori bermatuko lukeen esparru berri baten eskema zehazten duela azaldu zuten Larraldek eta Agerrek.

Estatu frantsesaren «antolamendu zaharkitua, ultrajakobinoa eta zentralizatua» mantentzea ezinezkoa dela nabarmen- du zuten:«Aski da Europako herrialde gehienek plantan ezarri duten sistema dezentralizatuei begiratzea Estatu frantsesak daukanaren anakronismoa eta baliorik eza egiaztatzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 ańos
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss