GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-12
Talde asko bildu da presoen alde sei orduz Iruñean
Nafarroako hainbat gizarte eta politika eragile, osotara 30 talde, presoen oinarrizko eskubideak bete daitezela eskatzeko elkartu ziren atzo eguerdian. Arratsalde osoan bertan egoteko txandak egin zituzten denen artean. Bizitasuna emateko, antzerkia, musika eta bertsoak ere izan ziren.

IRUÑEA

Eguerdiko ordu batean hasi zen jendea biltzen. Hainbat kolektibotako ordezkariek, politikariek eta ospitaleko zenbait langilek talde handia osatu zuten “Gaixoak eta kondena bete dutenak kalera. Eskubideak bermatuz konponbidea sustatuz” zioen pankartaren atzean.

Etxerat-eko kide Hilargi Jaunarenak azaldutakoaren arabera, sei orduko elkarretaratzea egin zuten, gaur egun sei preso larri daudelako. Haien egoera dela-eta etxean egoteko eskubidea dutela aldarrikatzeko bildu ziren. Haiek eta zigorra betea duten presoak berehala aska ditzatela eskatu zuten. Horrez gainera, preso guztiak hurbiltzeko eta beren eskubideen jabe izan daitezela galdegin zuten. Jaunarenak honakoa adie- razi zuen: «Eskubideak ezin dira egoera politikoaren arabera urratu. Bake prozesua izan edo ez, eskubideak errespetatu behar dira». Azkenik, Iñaki de Juanaren kasua adibidetzat jarri zuen, eta presoak ezin direla tresna politikotzat erabili adierazi zuen.

Konzentrazio gehiago

Euskal Herriko beste leku batzuetan ere elkarretaratzeak izan ziren ilunabarrean. Burlatan 30 lagun bildu ziren, Antsoainen bezalaxe; Iruñeko Arrosadia, Txantrea eta Donibane auzoetan 38, 55 eta 23, hurrenez hurren, eta Alde Zaharrean 56. Berangon 33 elkartu ziren eta Deban 35. Leioan, berriz 27, eta datorren ostegunerako manifestazioa deitu dute.

Bestalde, Iñaki de Juanaren alde kandelekin lagundutako elkarretaratzeetarako deia zabaldu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaurko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss