GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-12
Maria Antonia NAZABAL | Anoetan Ertzaintzaren oldartzearen ondorioz zauritua
«Pazientzia handia behar da herri honetan, gu bezala, bakezale izateko»
Ertzainengandik bi metro baino gutxiagora zegoela jaso zuen Maria Antonia Nazabalek pilotakada bat. Zorionez, ez du zauri oso larririk zaldibiar horrek, baina oraindik bistan da larunbatean Anoetan jasandakoak eragindako amorrua.

Maria Antonia Nazabal zaldibiarrak ez zuen inolako protagonismorik nahi. Hala ere, badu kontatzekorik 73 urteko zaldibiar horrek eta zehatz-mehatz deskribatu dio GARAri larunbatean Donostian bizitakoa.

­Lehenik eta behin, nola zaude?

Beno, gerta zitekeena kontuan hartuta, ondo nago. Parte medikoaren arabera, lepauztaia hautsita daukat, lepoaldean pilotakadaren marka daukat eta ingurua ere erreta. Mementoan sekulako mina sentitu nuen, bihotza lehertu balitzait bezala igarri bainuen. Ospitalean OTA bat egin zidaten eta beste hainbat proba barruko organoren bat hautsita nuen jakiteko. Min fisiko izugarria izan nuen, baina horretaz gain, sekulako amorrua sentitu nuen eta oraindik ere sentitzen dut. Aurreko egunetan GARAra gutun bat idaztekotan egon naiz amorru hori adierazteko.

­Nola gogoratzen dituzu larunbateko gertaerak?

Behin elkarretaratzea bukatuta eta euren gerrarako gogoa ikusita, jendea sakabanatu egin zen. Gu EuskoTrenek Anoeta parean duen geltokian sartu ginen, eta nabarmentzekoa da han EuskoTreneko emakume batek izan zuen papera, ertzainei bertara ez sartzeko esan baitzien. Baina azkenik sartu egin ziren. Geltoki barruan, gizon bati hitz-erdirik ere esan gabe ertzain batek sekulako kolpea eman zion barrabiletan. Hain bortitza izan zen, non beste agente batek besotik heldu eta eraman egin baitzuen. Gauzak horrela, ni kristaletatik begira ari nintzen, korrika ari zen jendea, neska bati nolako kolpeak eman zizkioten ikusten zen, edota nolako grinarekin jarraitzen zieten gazteei; akabatze- ko grinarekin jarraitzen zietela zirudien.

­Eta pilotakada?

Bat-batean sekulako kolpea sentitu nuen lepoan, baina zer zen ez nintzen ezta konturatu ere egin. Ahizpak heldu ninduen tolesten ari nintzela; esan bezala, bihotza eta lepoaldea lehertu zitzaizkidala zirudien. Ni amorratuta nengoen, «hau mina» eta «guerreros de mierda» besterik ez nuen esaten.

Anbulantzia etorri zenean, esku-ohean nindoala, justu nire parean kamera bat zegoela jabetu nintzen, eta Alemaniako edo Suitzako kazetari batzuk zirela jakin nuen. Orduan, ukabila altxatu eta zauria erakutsi nuen kamera horren aurrean. Anbulantzian behin eta berriz entzuten zen larrialdi zerbitzuen beharra zegoela kale ezberdinetan, jende askok kolpeak jasan baitzituen.

­Oso gertutik jaso zenuen, testiguek esandakoaren arabera...

Bai, bai, bai Gure alboan zegoen gizon batek familiari telefono zenbakia eman dio bere testigantza emateko prest. Berak esan zidanez, ertzain batek nigandik metro eta erdi ingurura jaurti zuen pilota hori.

­Donostiako kaleetan gertatutakoaz zer ondorio atera duzu?

Ni Euskal Herrirako hitza eta bakea aldarrikatzera joan nintzen Donostiara. Baina hango kaleetan gertatu zena ikusita, herri honetan bakezalea izateko pazientzia asko behar dela esan beharra dago. Zeren hemen bakezaleak gu gara. Izan ere, nik konponbide bat nahi dut, ez dut nahi beste belaunaldi bat gerrara joatea. Eta, Donostian gertatu zena oso larria da.

Urteetan kolore ezberdineko poliziak ezagutu ditut, «grisak», Guardia Zibila, Polizia Nazionala, eta orain, Ertzaintza. Azken horien jarrera eta itxura militarra aintzat hartuta, aspaldiko kanta zahar batetaz oroitu nintzen, Balza jaunari, «¿de qué va?» galdetzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss