GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-13
Euskaldun Gazteriak erosleei dei egin die
·Otsail erdirako saldu nahi dituen 200 parte sozialetatik 75 gelditzen dira salgai

Higiezinen arazoari aurre egiteko, Euskaldun Gazteriak etxe handi bat erosi nahi du Garazi aldean gero prezio egokian gazteei alokatzeko. Horretarako, elkartasunezko Higiezinen Sozietate Zibila sortu dute. Sozietateak dituen 200 zatietatik oraindik 75 gelditzen dira salgai.

DONIBANE GARAZI

«Barnealdean bizi» izena du Euskaldun Gazteria elkarteak Garazi aldean abian jarri duen egitasmoak. Azaroaren hastapenean hasi zen kanpainaren bitartez, elkartasunezko Higiezinen Sozietate Zibila sortzeko dirua biltzen ari dira elkarteko gazteak. Diru horrekin eskualdeko etxe zahar handi bat erosi nahi dute gero bertan apartamentuak eraikitzeko eta horiek prezio apalean gazteei alokatzeko.

Diru bilketa kanpaina ongi abiatu da. Azarotik goiti Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetan egin zituzten lehenbiziko lau batzar publikoetara 77 pertsona joan ziren, eta bertaratutako jende gehienak egitasmoan berehala parte hartu zuen.

Hastapenean sortu zituzten 200 parteetatik 125 jadanik salduak daude, beraz, oraindik 75 gelditzen dira salgai. Egutegi eta antolakuntza aferengatik, 200 parte sozialak otsailaren erdialderako saldu behar dira, horregatik parteren bat erosteko interesa izan dezaketen pertsonei deialdia zabaltzen die Euskaldun Gazteriak.

Parte bakoitzak 180 euro balio du, eta pertsona bakoitzak gehienez bost parte eros ditzake. Ordainketa hilabetero 15 euro ordainduz egin daiteke. Oraingoz, elkartea engaiamenduak biltzen ari da, eta diru bilketa geroago egingo du. Ordainketa egiteko biramendu automatikoen plan bat ezarriko dute.

Euskaldun Gazteria elkarteak gogorarazi nahi du partikularrek ez ezik elkarteek eta enpresek ere sozietatearen parteak erosteko aukera dutela.

Egitasmoak aurrera segitzen du, eta eraikinaren bila jarraitzen du elkarteak. Bide batzuk irekiak badira ere, zailtasun guztiak oraindik ez dira gaindituak, horregatik Garazi inguruko etxe hutsetako jabeei deia zabaltzen die interesa badute, berekin harremanetan jartzeko. Bi batzar publiko eginen dituzte kideek ondoko asteetan. Lehena Donaixtin izanen da urtarrilaren 26an, eta bigarrena, Arrosan, otsailaren 9an.

«Barnealdean bizi» egitasmoan dirua ezartzen duen jendeak Higiezinen Sozietate Zibilaren parte bat erosten badu ere, gero diru horrek inongo etekinik ez diola ekarriko argi utzi dute Euskaldun Gazteriako kideek. Izan ere, etxeak alokatzetik noizbait dirurik irabaziko balute, beste egitasmoetan inbertituko luketela jakinarazi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss