Filantrokapitalistak edo kanpo laguntzak pribatizatzea
Azken urteotan ugaritu egin dira fundazio filantropiko erraldoiak eta haien kolaboratzaile milioidunak, batez ere AEBetan. Herrialde aberatsek, afrikarren garapena laguntzeko dirua askotan agindu izan duten arren, borondate falta nabaria erakutsi izan dute; eta ez diru faltagatik, hain zuzen. Azken urteotan diru hori fundazio filantropiko handi horiek ematen dute, modu susmagarrian eman ere, zenbaiten ustez. Esate baterako, Rockerfeller eta Gates fundazioek bigarren Iraultza Berdea iragarri dute Afrikarako, baina Grain GKEak salatu duenez, fundazio horiek sortu dituzten enpresek berek sostengatzen dituzte Afrikako nekazaritza suntsitzen ari diren neurriak. Hortaz, fundazio horien eta haien laguntzaileen ekimenak ez omen dira hain «interesik gabeak». Gates deiturarekin batera, sistema neoliberalaren ordezkapen mardula izan litekeen zerrenda osatzen duten beste zenbait ere ezagun samarrak dira; hala nola, Clinton, Branson edo Laura Bush. Nolanahi ere, deigarria da fundazio horien proiektuak osasunaren, ingurumenaren edo pobreziaren kontrako borrokaren aldekoak izatea, eta haien bultzatzaileak munduko desberdintasunak mantendu ez ezik, areagotu ere egiten dituen sistemaren ordezkariak izatea. -
Escocia, sube la querencia independentista
Sin recurrir a los tópicos, no deja de sorprender, sobre todo si la comparamos con lo que ocurre con la cuestión vasca en tierras españolas, la actitud serena con la que se aborda el debate territorial en Gran Bretaña. Hasta el punto de que un periódico conservador británico encarga y difunde un sondeo que redunda en una opinión que cada vez se consolida más. Un 51% de los escoceses afirma que preferiría independizarse de Gran Bretaña mientras que esa posibilidad cuenta con el respaldo de un 48% de los británicos. Es más, la mitad de los encuestados no da más de 25 años de vida al Reino Unido. Lo dicen, por cierto, sin dar muestras de que por ello vaya a caerse el mundo. -
Pasaiako segada: hogeita hiru urte justizia bila
Pedro Mari Isart, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas eta Jose Mari Izura Komando Autonomoetako kideak Polizia espainolaren segadan erori eta bertan hil zituzten Pasaian. Harrezkero 23 urte joan dira. Herri akusazioak trabak baino ez ditu topatu 23 urte hauetan. Atzo bi poliziakide arduradunek deklaratu zuten Gipuzkoako Auzitegian segada hari buruz: sasoi hartan Donostiako polizia etxeko arduradun zenak eta GEOetako kide batek. Herri akusazioaren abokatuaren arabera, haien jarrera ez zen batere lagungarria izan ikerketan laguntze aldera. Hala ere, familiak eta akusazioak ez dute etsiko. 23 inpunitate-urteren ondoren. -
|