GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-13
- Heineken Kopa
Biarritzek jokoan zeuden puntu guztiak batu ditu Parmaren aurka
·Jokalari zuri-gorriek atsedenera joan aurretik ere bost entsegu eginak zituzten

BIARRITZ 45
PARMA 3

Biarritz: Dambielle, Bidabe, Gaitan, Cabannes (Masi, 45.m), Marlu (Peyrelongue, 66.m), Bosch, Dupuy, Dridi, Lievremont, Betsen (Padro, 52.m), Thion, Dellape, Lecouls, Noirot, Balan (Avril, 51.m). Parma: Little, Robuschi, Orsi (Rubini, 70.m), Chillon (Pavan, 51.m), Mazzucatto, Canale, Pellicena, Pascu, Vosawai, R. Barbieri, Soffredini (Fontana, 37.m), Minello, Paoletti, Zanini (Masetti, 68.m), M. Barbieri. Epailea: Changleng. Markagailua: Biarritz: 7 entsegu: Balan (2.m), Bosch (17, 29.m), Bidabe (31.m), Gaitan (40.m), Betsen (51.m), Noirot (59.m). Bost transformazio Dupuyk (2, 29, 31, 40, 59.m). Parma: Zigor-kolpe bat Canalek (9.m). Gorabeherak: 6.000 ikusle Agilerako harmailetan.

BIARRITZ

Biarritzek egin beharreko guztiak egin zituen, eta final-laurdenetan izango dela baieztatu zuen atzo Italiako Parma astindu ostean. Jokalari zuri-gorrien helburua neurketa irabazi, eta puntu gehigarria ere lortzea zen, eta ez zuten hutsik egin, fin ibili ziren-eta.

Partidak bi zati oso ezberdin izan zituen. Lehen zatian Biarritzek serio eta intentsitate handiarekin jokatu zuen, eta lehen berrogei minutuetan garaipena eta puntu gehigarria segurtatu zuenez, bigarrengoan ez zuen Parmari min gehiago ematerik nahi izan, eta beste bi entsegu bakarrik egin zituen. Beraz, bigarren zatia sobera egon zela esan daiteke, horrela izan zen-eta.

Biarritz hastapenetik zelairatu zen gauzak segurtatzera, eta bigarren minuturako 7-0 aitzineratu zen, transformatutako entsegu bati esker. Gero, ordea, italiarrek ere burua erakutsi nahi izan zuten, eta zigor-kolpe bat gauzatuta, 7-3koa jarri zuten markagailuan.

Bazirudien talde zuri-gorriari ez zitzaiola italiarrek puntuak lortzea gustatu, eta erasora jo zuen, eta Bosch argentinarrak lortutako bi entseguei eta Bidabek lortutako beste bati esker, aldea asko gehitu zuen Biarritzek. Gainera, horietako bi entsegu transformatu egin zituzten, eta 26-3 aurretik jarri ziren. Halaber, puntu gehigarria ere segurtatu zuten zuri-gorriek. Aurrean zuten taldea ikusita, gainera, ez zirudien Biarritzek inolako arazorik izango zuenik, italiarrek ez baitzuten ia zelai erdia ere gainditzen. Badaezpada ere,Gaitanek bosgarren entsegua egin zuen azkeneko jokaldian, eta Dupuyk transformatu egin zuen.

Alde handiegia zegoen markagailuan, eta bigarren zatian Biarritzek lasai jokatu zuen, beste bi entsegu egin zituen, eta transformazio bat ere bai, baina ia oinez jokatu zuen. Parma ausartu ere ez zen egin markagailua itxuratzen, eta astindua hartuta amaitu zuten. Biarritzen helburua final-laurdenak etxean jokatzeko txartela segurtatzea da, eta hori ere ia lortu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss