GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-13
Kontzertua Ezpeletan Gure Irratiaren alde

EZPELETA

Xiripotek, Ezpeletako gaztetxeak, sostengu eguna antolatu du gaurko Gure Irratian abenduan izandako suteak sortutako kalteei aurre egiten laguntzeko. Musika emanaldia baino gehiago izanen da 16.00etatik 02.00ak arte Ezpeletako gaztetxean egingo duten jaialdia.

Musika emanaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta gaztetxean bertan arituko dira Maialen Errotabehere abeslaria, Xabaltx, Human Project taldea, Zpez Mukaki, Did y Beltz, Eric2Cire eta Mory sound system.

Kontzertuak baino lehen izanen da zer egin Ezpeletako gaztetxean, arratsaldeko lauretatik aurrera Xiripoteko gazteek animatutako zintzur bustitzea izanen da-eta. Gauerdi aldera, berriz, sarrera gisa salduko dituzten txartelen zozketa egingo dute eta sarituak nor izan diren ezagutaraziko dute.

Gure Irratiaren aldeko ekimen gehiago ere izanen dira datozen asteetan. Hala, urtarrilaren 28rako Biarrizko Atabalen kontzertu erraldoia antolatu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss