GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-13
PPren eskaerari men egin arren, horrek Madrilgo ekitaldiari bizkarra eman dio
PPk berriz ere ezezkoa eman dio Madrilen ekuadortar etorkinen elkarteek, UGTk eta CCOOk deituriko manifestazioari, nahiz eta alderdi eskuindarrak eskatu bezala, goiburuan «askatasuna» hitza agertuko den. PPko presidente Mariano Rajoyren hitzetan, ekimen horretan ez da argi geratzen zein den sakonean babesten den politika, eta, gainera, ETA desager dadin eskaera ez du jasotzen. «PP ez da inoiz halako ekitaldi batera joango», ziurtatu zuen.

MADRIL

Hainbat gorabehera izan diren arren, PP ez dela gaur Madrilen egitekoa duten manifestazioan egongo azaldu zuen Mariano Rajoyk. Haren esanetan, ETA desagertzeko eta PP-PSOE Itunera itzultzeko eskatu beharko lituzke ekimenak.

Hasieratik eman zion bizkarra Rajoyren alderdiak ekuadortarren elkarteek, UGTk eta CCOOk eginiko deialdiari aitzakia batean oinarriturik: manifestazioaren goiburuak ez zuela «askatasuna» hitza aipatzen. Ordutik, goiburua aldatu dute antolatzaileek, eta PPren eskaria bete. Rajoyk, ordea, garbi esan zuen atzo, hala ere, bere alderdiak ez duela ekimen horretan parte hartzeko asmorik.

Gobernu espainoleko oposizioburuak azaldu zuenez, «ez dago argi antolatzaileek zein helburu duten», eta hori jakin gabe ez dela inora joango argudiatu zuen. «ETA garaitzearen, horrekiko negoziazioa saihestearen eta askatasuna berreskuratzearen aldeko manifestazioetara» baino ez dela joango azaldu zuen. «Ez dakit deialdia ETA garaitzearen, negoziatzearen ala Zapaterok egin duenaren aldekoa den», esan zuen.

Horiek hala, PP «biktimen aldeko manifestazio guztietara» joan dela adierazi zuen, eta hori dela-eta, Rajoyk esan zuen: «Ez luke inork ulertuko zein politika babesten duen ez dakigun ekimen batera joatea».

«PSOE ez da bere lekuan egon»

«Ez naiz inoiz egongo ETArekin negoziatzearen aldeko manifestazio batean, eta are gutxiago abenduaren 30eko atentatuaren eta espainiarrak mehatxatzen zituen ETAren adierazpenaren ondoren, eta, gainera, Gobernuak ez du ezer esan», salatu zuen Rajoyk.

Horrez gain, PSOEren Gobernuak ez duela bere lekuan egoten jakin salatu zuen eta «lidergo falta nabaria» izan duela.

Bestalde, IUko Espacio Alternativo mugimenduak ere ez duela Madrilgo manifestazioan parte hartuko jakinarazi zuen atzo. Horien esanetan, izan ere, ez goiburuak ez eta irakurriko duten agiriak ere ez baitute elkarrizketaren alde egiten. Hori dela-eta, Bilbon eta Katalunian egingo dituzten ekimenen alde agertu zen, bere ustez, horiek «bake prozesuaren, elkarrizketaren eta negoziazioaren alde» egiten dutelako.



PSOE, «harrituta» Rajoyren adierazpenekin

MADRIL

PPko buru Mariano Rajoyk gogor jo zuen atzo ETAren ekintzen etenaldi iraunkorrak iraun bitartean eta Madrilgo atentatuaren ostean PSOEk izan duen jokabidearen aurka. Haren esanetan, alderdi horrek «ez du terrorismoaren aurkako politikarik». Horrez gain, PP-PSOE Ituna errespetatu ez izana leporatu zion Gobernu espainolari.

Fernandez De La Vegak eta Perez Rubalcabak Rajoyren adierazpenei erantzuteko erabilitako hitz nagusia «harridura» izan zen. Batek eta besteak «harrituta» zeudela azaldu zuten. Rubalcabak gogorarazi zuenez, PSOEk «indarrean mantentzen ditu» Rajoyk berak Barne ministro zenean bultzaturiko ekimen asko.

Gobernuko presidenteorde Maria Teresa Fernandez De La Vega, ordea, harago joan zen, eta aro honetako berrikuntza nabarmenena PP agintaldi hasieratik agertzen ari den «leialtasun eza» dela salatu zuen.

Gainera, Rajoyri gogorarazi zion bere alderdia dela aipatutako ituna betetzen ari ez dena, lehen puntuak dioenez, Gobernuak gidatuko baitu ETAren aurkako politika.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss