GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-13
Makina bat elkarretaratze De Juanaren alde
Milaka euskal herritar kandelak eskuetan zituztela elkarretaratu ziren atzo iluntzean Euskal Herriko makina bat txokotan. Bertan De Juanaren askatasuna aldarrikatzearekin batera, errepresio bide guztien amaiera eta konponbiderako ezinbestekoak diren baldintza demokratikoak exijitu zizkieten Gobernu espainolari eta frantsesari.

DONOSTIA

Milaka euskal herritarrek, kandelak eskuetan hartu, eta Iñaki de Juana eta beste «gudako bahitu» guztien askatasuna aldarrikatzeko parada izan zuten atzo iluntzean Euskal Herriko hainbat txokotan.

Iñaki de Juanak 67 egun bete zituen atzo gose-greban eta Madrilgo 12 de Octubren jarraitzen du ospitaleraturik, joan den azaroaren 24az geroztik. Bertan, medikuek bere borondatearen aurka elikatzen jarraitzen dute.

De Juanak joan den abuztuaren 7an abiatu zuen lehengo gose-greba. 63 egun igaro zituen elikagairik irentsi gabe. Azaroaren 8an, aldiz, bi iritzi artikulu idazteagatik Auzitegi Nazional espainolak 12 urte eta 7 hilabeteko zigorra ezarri zion, eta gose-grebari ekin zion berriz sententzia hori arbuiatzeko.

Askatasunak, ostiralero moduan, atzo ere elkarretaratzeak egin zituen makina bat herri eta auzotan. Bertan, De Juana askatzeaz gain, errepresio bi-deak alboratu eta konponbiderako bidea hauta dezatela exijitu zien Gobernu espainol eta frantsesari. Gaixotasun larriak dituzten presoak edota zigorra beteta dutenak espetxean mantentzea Euskal Herriari xantaia egitea dela deritzo, eta «haien bizitzekin jolastuz, herri honen etorkizuna bahitzeko gogoa eta borondatea» dutela gaineratu zuen. Gobernu espainola eta frantsesa «gudako bahitu» gisa erabiltzen dituen preso politikoen zerrenda luzatzen ari dela ohartarazi zuten eta haien adibide aipatu zituen Iñaki de Juana bera, Filip Bidart, Jon Agirre edota Unai Parot.

Errepresioaren aurkako antolakundearen aburuz, «konponbidea baldintza demokratikoen orubea eraikiz soilik etorriko da». Hori dela-eta, baldintza demokratiko horiek errespetatzeko deia egin zuten.

Nafarroan mobilizazio ugari izan ziren. Lizarran 61 lagun bildu ziren, Berriozarren, aldiz, 60, Elizondon 26, Beran 15, Iruñean 430, Tafallan 45, Barañainen 36 eta Etxarri-Aranatzen 80 lagun.

Gipuzkoan ere izan zen De Juanaren aldeko mobilizaziorik. Zarautzen 170 lagun bildu ziren De Juanaren alde, Arrasaten 80, Zumaian 35, Zestoan eta Zaldibian 45 pertsona, Getarian 30, Aretxabaletan 55, Villabonan 90, Eskoriatzan 37, Soraluzen 80, Ordizian 100, Adunan 13, Lazkaon 68, Lezon 65, Errenterian 200, Tolosan eta Bergaran 75, Lasarten 42, Orion 32, Hernanin 200, Antzuolan 40, Andoainen 60, Hondarribian 30 eta Donostian 310.

Bilbon 100 bildu ziren, Zornotzan 98 bildu ziren eta Ertzaintzaren jarrera salatu zuten, Iurretan 40, Berrizen 16, Ber- meon eta Ugaon 30, Galdakaon 125, Ortuellan 27,Mundakan 17 eta Arratian 50.

Araban, aldiz, 40 lagun bildu ziren Amurrion; Aramaion 15; Agurainen 30 eta Gasteizen 554 lagun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de jóvenes salen a la calle en apoyo a Segi
Ekonomia
«LAB tiene que ser el contrapoder de hoy y la alternativa de mañana», afirma Rafa Díez
Kultura
Hamaika Bertuteren jabe dira bertsolari gazteak
Euskal Herria
Evasivas policiales sobre la emboscada de Pasaia
Euskal Herria
Batasuna considera «un fraude» la nueva convocatoria de Ibarretxe
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss