GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-01-22
Mikel Aramendi
Espazioa

Estiloa berezia delako, arazoa ere ezberdina izan daitekeela pentsatzeko tentazioaren aurrean egon gintezke. Eta ez luke hala izan behar.

Arazoa, edo behintzat haren aztarna, “Aviation Week and Space Technology” astekari estatubatuarrak argitaratzen zuen iragan astean. Bertan esaten zenez, aurrekoan, urtarrilaren 11an zehazkiago, Sichuan probintziaren hegomendebaldean dagoen Xichang-eko Espazio Zentrotik jaurtikitako irismen ertaineko misil txinatar batek, 1999az geroztik lur gainetik 850 kilometrotara polo orbitan zebilen Feng Yun 1C meteorologia satelite bat, txinatarra berau ere, suntsitu bide zuen. Nahitara, noski. Satelite etsaien aurkako defentsa (?) sistema militarren froga saio batean, itxura guztien arabera.

Txinatarrek ez dute fitsik ere esan oraingoz gertaeraz; seguruenik, inoiz ez dute ezer esango, gainera. Estatu Batu-etako NSCko bozeramailea segituan agertu da, ordea, AW&STren informazioa ontzat emanez. Eta jarraian Japonia, Australia edota Estatu Batuetako eledunak plazaratu dira gertaerak eragiten dien kezka adieraziz. Beste inor baino hobeto jabetzen direlako urrats horrek zer esan nahiko lukeen. Beraientzat beste inorentzat baino zuzenago.

Espazio teknologia militarra duen potentziaren batek halakorik egiten duen lehenengo aldia ez da. 80ko hamarkadan, Gerra Hotzaren azken egunetan, Sobiet Batasunak nahiz Estatu Batuek, elkarren lehian, antzeko frogak egin zituztela ziurtzat jotzen da. Frogatu beharrekoak frogatu zituztelako edo, geroztik halakorik gehiago ez egiteko hitzarmen moduko bat gorde dutela ematen du. Hogeita piko urte geroago, txinatarrak klubean sartu diren arte. Atea jo gabe sartu ere. Beti bezala.

Espazio hurbila hondakinez ez betetzea litzateke halako frogak eragozteko ageriko arrazoia. Ez da ergelkeria hori ere. Baina azpitik askoz arazo potoloagoak dabiltza: espazioa armarik gabeko gunea izan beharko lukeela dioten nazioarteko hitzarmenak baino paper hutsagorik nekez aurki daiteke, lehen mailako potentzien armategiaren giltzarri nagusiak (komunikazio edota espioitza sateliteetatik hasi eta kontinente arteko misiletan amaituz) hantxe lekutzen baitira.

Eta hala den bitartean, beste alor guztietan bezala, honetan ere lehenengoaren mailaraino iristeko asmoa dutela esatera etorri dira txinatarrak. Arazoa hortxe zegoen eta eguneratu egin dute. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss