GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-22
«Anaiatxo berezia» antzezlan berriak integrazioa du xede
Baxe Nafarroa Herri Antzokia egiturak sortu duen lehen lana dugu «Anaiatxo berezia». Garazikus oinarri harturik, Nafarroa Behere guztira zabaldu den egiturak, Garaziko elkarteak bezala, urtero euskaraz haurrentzako sorkuntza bat bultzatzea du helburu. Aurtengo antzezlanak txotxongiloen bitartez trisomia duen untxi baten ikasketa prozesua aurkezten du.

IZPURA

Urtarrilaren 23an ikusi ahal izanen da lehen aldiz euskaraz «Anaiatxo berezia». Garazikusek frantses bertsioa euskarara itzuli eta Izpuran aurkeztuko dute heldu den asteartean arratseko bederatzietan. Michel Rosenmannen zuzendaritzapean Ainez Cerlo hendaiarrak eta Asier Saenz de Ugarte Menendez gasteiztarrak eskuztatuko dituzte txotxongiloak eta antzeztuko dituzte pertsonaiak.

«Anaiatxo berezia, Dudu, untxi bat da, berezia samarra, eritasun bat duelako. Trisomiarekin jaio zen eta emekiago ikasten du. Anai-arrebak ditu eta bere arreba gurasoekin haserre dago ezin duelako besteak bezala ikasi. Amak arazoa ulertzen du eta ikasketa bidaia bat egiten dute». Horrela azaldu zituen Ainez Cerlo antzezleak obraren nondik norakoak.

Protagonisten ikasketa bidaiak gizadiko beste animaliak bisitatzera eramango dituela adierazi zuen Ainez Cerlok: «Txoriarengana joaten dira Duduk ahoskatzen ikas dezan, urtxintxarengana joaten dira gimnasia egiten ikas dezan eta horrelako bisitekin Duduk, bukaeran, ia ongi mintzatzen ikasiko du. Hasieran beste animaliek barre egiten diote eta bukaeran bera da barre egiten duena».

Hiru urtetik goitiko haurrentzat pentsatua den lan honek trisomiaren gai zaila umorez eta alaitasunez tratatzen du eta integrazioaren zailtasunak ere aipatzen ditu. Estreinaldi egunean Seaskako Integrazio Batzordeak, erakusketa baten bidez, urte hauetan egindako lana aurkeztuko du antzezlanaren ostean. Sarrerekin lortutako diruaren parte bat batzordearentzat izanen da.

Entseguak egiten dituzten bitartean «Anaiatxo berezia»ko taldeak haurrak hartzen ditu eta duela gutxi ikastolako haurren bisita izan zutela azaldu zuen Cerlok: «Antzezlana erakutsi eta gero haurrekin hitz egiten egon ginen eta batek kontatu zigun baduela trisomia duen lagun bat eta berarekin jolasten dela».

Cerlok antzezlanaren kalitatea nabarmendu zuen eta taldearen nahia Hego Euskal Herrira ere zabaltzea dela adierazi zuen, trukaketak izatea garrantzitsua dela agertuz.



Elkarrekin bizitzen ikasteko istorioa
I. E.
IZPURA

Marie Hélène Delvalek idatzi liburuan oinarritzen den antzezla da eta idazleak istorio honen bitartez trisomiaren arazoa sinpleki eta goxoki eman nahi izan du ezagutzera. Idazleak berak dio «Anaiatxo berezia» elkarrekin bizitzen ikasteko istorioa dela. Euskal bertsioko antzezle Ainez Cerlok ere sentimendu bera adierazi zuen: «Desberdintasuna onartu behar dugu, gure inguruan beti pertsona ezberdinak daude eta beraiekin berdin hitz egin behar dugu».

Delvalen istorioak bere xedea arrakasta handiarekin lortzen duela esan daiteke, izan ere antzezlan honek zortzi urte daramatza Estatu frantsesean zehar emankizunak eskeintzen. «Anaiatxo berezia»ren frantses bertsioa egiten duen taldeak lekukoa eman die euskaldunei eta lasten 800. emanaldia izango du obrak. Horrela azaldu zuen Ainez Cerlo hendaiarrak: «Joan den astean antzezlana frantsesez egin duen antzezleetako bat etorri zen txotxongiloen mugimenduak guri irakastera eta berak esan zigun segurienik guk eginen genuela «Anaiatxo berezia»ren 800. emanaldia».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss