GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-22
- Tauk lehen laurdenean erabaki zuen partida -
Baskonia gaixoak behar zuen baltsamoa
·Scola gidari zutela, gasteiztarrek uste baino errazago menderatu zuten Gran Canaria

TAU BASKONIA 102
GRAN CANARIA 85

GASTEIZ

Lesioek, gripeak, sukarrak eta, batez ere, azken bi porrotek jota zetorren Baskoniak beharrezko zuen baltsamoa aurkitu zuen, atzo, Gran Canariaren aurka lortutako garaipen erraz eta merezitakoarekin. Azken urteetan afrikarren defentsak lanak eman ohi zizkien gasteiztarrei, baina atzo, Salva Maldonadoren mutilak oso eskas aritu ziren eta Perasovicek emandako erraztasunak probestu zituzten aurtengo denboraldiko puntu errekorra berdintzeko, eta bide batez, besteak beste, Arslan etorri berriari eta Cillari minutuak emateko. Azkenaldian bizkarreko minek baldintzatuta ibili izan den Tiago Splitterrek ere hobekuntza nabarmena erakutsi zuen.

Azken unean Erdoganen hutsunea izan zuen arren, turkiarrak ohera joan behar izan baitzuen birusak jota, lehen minututik hartu zuen partidaren agintea Baskoniak. Defentsan estu hartu zituzten arerioak eta jarraian egindako hiru kontraerasotan indarra hartu eta erraz hartu zituzten mendean kanariarrak. Kanpotarrek baloiak bata bestearen atzetik galtzen zituzten ­sei zazpi minututan­ eta arabarrek, aldiz, Scola gidari zutela, saskiratzeak oso erraz lortu zituzten eta lehia lehen laurdenean erabaki zuten, 34-18 partzialarekin.

Bigarren laurdenean, abantaila probestuz, Perasovicek ez ohiko jokalariei minutak eman zizkien eta horrek eragina izan zuen, gasteiztarren erasoek askoz ere distira txikiagoa izan baitzuen. Kanpotik Arlsan etorri berriak egin zuen lehen zati osoko gasteiztarren hiruko saskiratze bakarra, baina kanariarrek ez zuten hobekuntza nabaririk izan euren jokoan eta Scola eta Splitterren saskipeko joko sendoak atsedenaldian abantaila hiru puntutan handitzeko aukera eman zien etxeko jokalariei.

Partidako une estu bakarrak atsedenaldiaren ondoren izan zituen Baskoniak, hirugarren laurdeneko lehen bost minututan izan baitzituen Gran Canariak bere partidako unerik onenak. Markagailuak ematen zien abantailak eraginda, arabarrek defentsa lasaitu zuten, batez ere saskipean, eta Savane eta Gasteizera lehen aldiz itzuli zen Kornel Davidek ondo probestu zuten. Tauren kanpoko jokalariek ez zuten bere eguna ­13/1 hiruko jaurtiketetan­ eta kanpotarrak 11 puntutara hurbildu ziren 65-54.

Hala ere gutxi iraun zien esperantzak, Scolak bere erakustaldiarekin aldeari eutsi zion eta inspirazio minutu batean, Rakocevicek gauzak bere lekuan jarri zituen, ordurarte huts egindako hirukoak sartuz. Hiru jarraian asmatu zituen, markagailua 81-57 utziz.

Azken laurdena erabat sobran egon zen. Gasteiztarrek ez zeukaten alperrik galtzeko indarrik eta kanariarrek handiagoa behar lukeen aldea murriztu ahal izan zuten.



Serkan Erdogan, la última víctima del virus
J.O.
GASTEIZ

Serkan Erdogan fue la última víctima de un extraño virus que se está cebando en toda la estructura baskonista, en la que House, Peker, el médico, el fisio y el utillero ya han caído. En principio, la enfermedad no reviste gravedad, pero Perasovic reconoció al término del partido cierta preocupación por lo que todo esto afecta en la dinámica de trabajo.

«No podemos hacer nada, Erdogan ayer ­por el sábado­ estaba bien y ahora está en cama con fiebre. Es algo que no podemos controlar y a ver si con Arslan podemos entrenar mejor y no tenemos que usar a Rakocevic de uno, que llevaba toda la semana haciéndolo. A ver si tenemos un poco más de suerte en este sentido para coger la dinámica de trabajo», declaró el croata, que explicó que necesita seguir contando con un Eslava al que se le termina el contrato esta semana para los entrenamientos.

En este sentido, Perasovic se mostró muy satisfecho de la aportación del base turco Erden Arslan en su debut. «Se ve que tiene oficio y que nos puede ayudar. No es el mismo estilo de Planinic, que podía jugar de dos, pero tiene velocidad, agresividad y nos puede ayudar. Hoy lo ha demostrado, si no eres un buen jugador no es fácil jugar un buen partido como lo ha hecho él nada más llegar», explicó.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss