GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-22
- Heineken Kopa
Ingalaterran irabazita, lehen faseko talderik onena izan da Biarritz
·Okerrik ez dela, lapurtarrek Anoetan jokatuko dute final-laurdenetako kanporaketa

NORTHAMPTON 8
BIARRITZ 17

Northampton: Kydd (Laird, 77.m), Lamont, Cohen, Quinlan, Diggin, Spencer, M. Robinson, Fox, Browne, Tupai, Short, Gerard (Lord, 25), Barnard (Tonga'uiha, 41.m), Thompson (Hartley, 70.m), Budgen. Biarritz: Dambielle, Bidabe, Gaitan, Masi, Bobo, Peyrelongue, Yachvili (Dupuy, 74.m), Harinordoki (Dridi, 74.m), Lievremont, Betsen, Couzinet (Dellappe, 42.m), Thion, Avril (Lecouls, 49.m), August, Noirot, 31.m), Balan (Avril, 64.m). Epailea: Donal Courtney (Irlanda). Couzinet eta Bobo egotzi zituen hamar minututarako. Markagailua: Northampton: Entsegu bat: Tonga'Huia (79), zigor-kolpe bat Spencer (29.m). Biarritz:Bi entsegu Masi (52.m), Bobo (65.m), 2 transformazio Yachvilik (52, 65.m), drop bat Yachvili (40+4.m). Gorabeherak: 12.540 ikusle batu ziren norgehiagoka ikusten.

BIARRITZ

Ez da ezusterik izan, eta Biarritzek Europako Kopako final-laurdenak jokatzeko txartela lortu du. Lehen fase honetan aritu diren talde guztien artean onena izan da eta, horregatik, etxean jokatuko ditu final-laurdenak, hemendik aurrerako kanporaketa guztiak partida bakar batean erabakiko baitira. Inolako okerrik ez dela, gainera, Biarritzek Anoetan jokatuko du neurketa hori.

Northamptonen jokatu zuen lehen faseko azken norgehiagoka talde zuri-gorriak eta, berriro ere, talde horren aurka jokatuko ditu final-laurdenak. Izan ere sailkatu diren talde guztien artean sailkapen bat egiten da eta lehenengo sailkatuak zortzigarrenaren aurka jokatzen du. Zortzigarren postu horretan Northampton geratu da.Beraz, hori ikusita eta lehen fase honetan elkarren aurka jokatu dituzten bi partidak ikusita, zuri-gorriek aurrera egin beharko lukete.

Atzoko partidak bazuen bere arriskua. Euskaldunak faborito ziren, baina ingelesek ere bazuten ligaxkako lehen postuan amaitzeko aukerarik. Horretarako, ordea, ezinbestekoa zuten zazpi puntu baino gehiagoz irabazi eta, gutxienez, lau entsegu egitea.

Biarritzek ez zuen ezusterik nahi izan, eta lehen minututik izan zuen partida kontrolpean. Ez zien etxekoei inongo aukerarik eman.

Atzokoa ez zen partida ederra egiteko eguna. Segurura joan nahi zuen Biarritzek. Sailkapena eskuetan zuen, baina final-laurdenak etxean jokatzea zen garrantzitsuena eta horixe lortu zuen. Bi entsegu egin zituzten zuri-gorriek eta Yachvilik ere puntuak lortu ahal izan zituen. Lapurtarren jaurtitzaileak ez du orain arte aurreko urteetan eman duen itxura eman, baina atzo ongi aritu zen. Biarriztarrek orain bide horretatik jarraitzea espero dute, Yachvili Biarritz taldean jokalari oso garrantzitsua baita.

Final-laurdenak martxoko azken bi egunetan eta apirileko lehenengoan jokatuko dira baina, bitartean, Ligari ekin beharko dio, hor ez baitabil horren ongi, eta goruntz abiatzen ez bada, ezustea har dezake.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss