Ibarretxe, Otegi, Barrena eta Petrikorenaren aurkako auzia
Funtsezko arazoa Alderdien Legea dela nabarmendu dute EAk, EBk eta Aralarrek
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Batasuneko hiru mahaikide auzitegirako bidean jarri dituen auziaren oinarria Alderdien Legea dela nabarmendu zuten atzo EA, EB eta Aralarreko ordezkariek. Horiek hala, aipatu legea indargabetzeko eskatu zioten PSOEk zuzentzen duen Gobernu espainolari. EAJko eledun Iñigo Urkulluk, bere aldetik, atzoko eguna «historikoa eta tamalgarria» zela esan zuen, Lakuako agintaria epailearen aurrean deklaratzera deitua izan zelako.
BILBO
Bere alderdiko eta Gobernuko kideez gain, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak EA, EB eta Aralarreko hainbat buruzagiren babesa jaso zuen atzo Bilbon epailearen aurrean deklaratzera joan zenean.
Alderdi horietako ordezkariek, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, nabarmendu zuten Alderdien Legea dela egoera honen erruduna, eta aipatu lege hori bertan behera geratzea galdegin zuten.
Ildo horretan, EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak «aldrebeskeria juridikotzat» jo zuen Ibarretxe deklaratzera deitzea, eta adierazi zuen «Alderdien Legea bezalako beste zentzugabekeria juridiko batean» duela bere oinarria.
«Gure iritzirako, lehendakaria da herri hau aurrera ateratzeko aukeratutako pertsona, eta hori horrela izateko modu bakarra indar politiko guztiekin elkarrizketatzea eta bilerak izatea da», esan zuen Ziarretak.
Ezker Batuko eledun Mikel Aranak, ildo beretik, Alderdien Legea «indargabetzea» eskatu zuen, bere aburuz, «argudioak ematen baitizkio PPri eta, bakea lortzeko bidean, elkarrizketa politikoa eragotzi nahi duten Justiziako sektoreei». Gaineratu zuen PSOEk bere alde dituela euskal gizartearen nahia eta Kongresu espainolaren babesa legea ezeztatzeko.
Aintzane Ezenarro, Aralarreko parlamentariak, bere aldetik, elkarrizketa politikoa legez kanpo uzten saiatzea «zentzugabekeria» dela aipatu zuen, eta PSOEri zuzendu zitzaion Alderdien Lege «antidemokratikoa» indargabetu dezala galdeginez. Ibarretxek bezala, aurreko egunean Batasuneko hiru mahaikidek epaile beraren aurrean deklaratu zutela gogora ekarri eta auziaren «mamian» Alderdien Legea dagoela ondorioztatu zuen. «Gaur ez geundeke halako egoera batean tresna hori existituko ez balitz» adierazi zuen.
EAJko eledun eta BBBko buru Iñigo Urkulluk ere hitza hartu zuen epaitegiaren aurrean, eta, Ibarretxeren zitazioa zela-eta, atzoko eguna «historikoa eta tamalgarria» zela baloratu zuen. «Demokrazian inoiz ez dugu ikusi horrelako egoerarik, non lehendakari batek epaile aurrean deklaratu behar izan duen hitz egiteagatik, hau da, politika, hitz larriz, praktikatzeagatik», kexatu zen.
Auziak aurrera jotzerik ez duela espero esan zuen, eta hala gertatu ezkero, «erabateko inkongruentzia» izango litzatekeela ere gaineratu zuen.
El PP llama al PNV «partido fascista y totalitario»
BILBO
Leopoldo Barreda, portavoz del PP en la CAV, comparó la reacción del PNV ante la citación al lehendakari con la de «los actos antidemocráticos que hemos visto en Europa por parte de partidos fascistas y totalitarios».
Barreda afirmó que «el PNVliderado por Imaz ha superado al de Arzalluz»y le acusó de haber «deslegitimado a los jueces» y de ensalzar a Ibarretxe «como un caudillo ofendido, como si no se le acusara de un presunto delito».
Añadió que «hoy se han visto los límites de las convicciones democráticas del PNV, y hasta qué punto pre- tende llegar a estar por encima del resto de los mortales y no ser igual que los demás; ser mejores, privilegiados e impunes», añadió.
El PSE pide contención tanto al PNV como a los jueces
BILBO La valoración del PSE llegó por boca de su portavoz parlamentario en Gasteiz, José Antonio Pastor, que se situó en una posición equidistante para advertir tanto al PNV como a los jueces. A los jeltzales les pidió que «no desprestigien el Estado de Derecho» y a los magistrados que «mediten muy mucho sus sentencias, para que no se perciba que no son justas». Tras lo ocurrido en Bilbo, José Antonio Pastor aludió incluso al contexto derivado del atentado de ETA en Barajas para apuntar al PNV que el mejor camino ahora es «prestigiar cuanto más mejor el Estado de Derecho, que es lo único que nos defiende de la violencia». En consecuencia, estimó que no es correcto «pretender imponer criterios a los jueces, ame- nazando o lanzando gritos». Pastor se mostró especialmente molesto al haber escuchado que en Jardines de Albia alguien pedía «Zapatero, al banquillo». En cualquier caso, el PSE trata al mismo tiempo de marcar distancias respecto a las decisiones judiciales sobre las reuniones con Batasuna, más aún después de que el Supremo español exculpara por ello a Patxi López y Rodolfo Ares. En esta línea, Pastor pidió, «sin ánimo de interferir en sus decisiones», que los encargados de este y otros casos «mediten muy mucho las sentencias que dictan, para que no se entienda que la justicia no es justa o es vengativa». «Todos tenemos que tratar de no echar más leña al fuego, más gasolina a este incendio provocado con el encausamiento de Ibarretxe», argumentó Pastor.
|