GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-01
Belen Gonzalez: «Elkarrizketa eta negoziazioa, bide bakarra»
Madrilen egin zioten epaiketa baliatuz, elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko aldarrikapena egin zuen atzo Auzitegi Nazionaletik Belen Gonzalez Peñalvak. Bukaeran, hitza hartzeko aukera eman ziotenean, dei zuzena egin zion Estatu espainolari, «behingoz klabe demokratikoan transizioa egin dezan».

MADRIL

Belen Gonzalez Peñalvak, atzo bera epaitu zuen auzitegiak, ez duela «inolako zilegitasunik» nabarmendu zuen atzo Madrilen. Hala ere, epaiketetan azken hitza hartzeko ematen den aukera baliatu zuen konponbidearen alde egiteko.

Belen Gonzalez 1999. urtean atxilotu zuten, erakunde armatuko mintzakidea zelarik. Aste batzuk lehenago Aznarren Gobernuaren bitartekariekin bilera egina zuen ETAk Suitzan, eta hedabide askok ziurtatu dutenez, Belen Gonzalezek parte hartu zuen elkarrizketa horretan. Hori dela eta, oihartzun handia izan zuten atzo berak esandako hitzak.

«Dei egiten dizuegu, behingoz klabe demokratikoan transizioa egiteko eta Estatu espainolean dauden nazioen eskubideak bermatzeko», esan zuen Belen Gonzalezek. «Bide bakarra elkarrizketa eta negoziazio politikoa dira», erantsi zuen.

Epaitutako ekintza 1985ean gertatu zen Madrilgo Argentinako Errepublikaren Plazan. Bonba-auto baten leherketak hildako bat eragin eta hamasei guardia zibil zauritu zituen. Iñaki de Juana Chaosek lekuko gisa aritu behar zuen atzoko epaiketan, baina gose greba luzeak eragindako egoera fisikoa dela-eta ez zuten auzitegi berezira eraman.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss