GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-02-01
- Euroliga
Dudak uxatu edo benetan larritzeko partida
·Splitter-ek min du orkatilan, atzo infiltratu egin behar izan zuten, eta zalantza da gaurko neurketarako

GASTEIZ

Taldeko lehen postua ziurtatuta, Le Mansen aurkako gaur arratsaldeko partida termometro baten modukoa da Tau Baskoniarentzat. Malagako Koparen bezperetan, Perasovicen taldea urteko mementorik eskasenean da, eta frantziarren aurka garaipen erraz bat ez den guztiak azkenaldian sortutako zalantzak areagotzea besterik ez luke egingo. Urduritasuna biderkatuko luke.

Nekeak, birusak, lesioek eta jokalari batzuen bolada txarrek betiko arazoak ziren erreboteko gabezia edo eraso sistemen eskasia diren baino handiagoak agerrarazi dituzte zenbait begiren aurrean, eta Velimir Perasovicen papera ere oso zalantzan jarri dute askok, orain arte sekula zaleen konfiantza galdu ez duen arren.

Sailkapenean bi taldeentzat gaurko partidak inolako garrantzirik ez duen arren, Baskoniarren entrenatzaileak atzo aitortu zuenez, jokalariak igandean emandako itxura kaskarra konpontzeko irrikan ikusten ditu. «Emaitzak agian ez dauka garrantzirik, baina ondo jokatu beharra daukagu, sentsazioak berreskuratzeko. Kopari eta hurrengo norgehiagokei begira, indartu beharra dugu».

Malagan jokatuko den Kopa da gasteiztarren hurrengo erronka, eta entrenatzaile kroaziarrak, horra begira, ondo iristea nabarmendu zuen. Hala eta guztiz ere, Perasovicek gogoratu zuen, iaz, taldeak Madrilen Kopa irabazi aurretik ere, Estudiantesen aurka garaipen on bat eskuratu arren, aurretik espero ez zuten partidaren bat ere galdu zutela.

Partida horri eta etorkizunari begira, Velimir Perasovic oraintxe gehien arduratzen duena jokalarien osasuna da. Arlo horretan, oraintxe Tiago Splitter da kezka nagusia. Pibot brasildarra oso urte txarra pasatzen ari da lesioengatik. Orain arte bizkarrean izan ditu arazoak; orain, berriz, orkatilan min du. Perasovicek atzo azaldu zuenez, jokalaria atzo infiltratu zuten eta zalantza da gaur jokatuko ote duen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss