GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-02-01
- Emakumeen Eurokopa
Lan zailak ditu Hondarribia-Irunek Faenzaren aurka
·Italiako Ligako liderraren aurka birritan galdu zuten iaz gipuzkoarrek

HONDARRIBIA

Astean goiz eta arratsalde entrenatzen jardun ostean, atzo goizean Biarriztik irten zen Italiarantz Hondarribia-Irun. Faenza talde gogorraren aurka jokatzeko prest dago Txingudiko badiako taldea, eta Dino Bubani Palasporten arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera jokatuko dute italiarrek eta gipuzkoarrek Emakumeen Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partida.

Hondarribiarren aurkaria ez da badaezpadakoa. Italiako Emakumeen Saskibaloi Ligan lider da taldea, eta jokatu 17 partidetatik 16 irabazi ditu. Aurreko kanporaketan, berriz, Ukrainako Kozachka-zalk taldea utzi zuen kanpoan, kanpoan galdu, baina etxean sekulako jipoia eman baitzien ukrainarrei.

Iaz ere garaile

Horrezaz gain, Hondarribia-Iruni irabaztea zer den ongi dakite italiarrek, iazko Emakumeen Eurokopan elkarren aurkako partida bietan nagusi izan baitziren, hala Hondarribian nola Faenzan bertan. 70-75 amaitu zen Hondartza pabiloiko norgehiagoka, eta 68-63 irabazi zuten italiarrek etxean elkarren aurka jokaturiko neurketa.

Dezente aldatu da Faeza iaztik hona, errotazioa asko zabaldu baitute. Hala, Ballardini, Franchini, Pastore, Casadio eta Jokic beteranoei Eric antolatzailea, Ramon hegalekoa eta Alexander pibota gehitu zaizkie.

Dena den, Hondarribia-Irun bera ere ez da iazkoa. Hala, Laura Antoja eta, batez ere, Iziane Castro fitxatzeak indarra eman dio Gipuzkoako taldeari. Bestalde, Sofiako CSKAren aurka lorturiko balentriak, galduta zirudien kanporaketari buelta eman eta gero, asko indartu du Jon Txakartegirenek beren buruarengan duten konfiantza. Azken asteotan, gainera, joko erritmoa zertxobait lasaitu dute, gaur arratsaldeko partidari behar bezala ekiteko.

Beraz, sasoiko iritsi dira hondarribiarrak Italiara, nahiz eta Laura Antojak arazo fisikoak izaten jarraitzen duen. Hala ere, jokatzeko prest izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss