GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-02-01
-Berezkoak (Bakarkakoa)
Faboritoek ez dute hutsik egin

SORHET 40

J.C. DERMIT 22

KURUTXARI 40

ISTILLARTE 7

EZPELETA

Ez zen ezusterik izan Bakarkako Txapelketako lehenengo bi partidetan, eta Sorhuetek eta Kurutxarik, bi faboritoek, aurrera egin zuten. Hurrengo kanporaketan, elkarren aurka neurtu beharko dute Maulen, otsailaren 10ean.

Atzoko bi neurketetatik lehenengoa izan zen onena, baina hori ere aparteko norgehiagoka izan gabe. Jean Claude Dermitek Sorhueti aurre egin zion lehen hamabost kintzeetan, eta hendaiarrak sufritu egin behar izan zuen.

15ean adostuta egon ostean, faboritoak aurrera egin zuen, eta kanporaketako bigarren zatian ez zion eman inolako aukerarik. Amaieran, garaipen garrantzitsua eskuratu zuen. Bigarren partidak ezer gutxi izan zuen, emaitzak erakusten duen moduan. Istillartek zazpi kintze bakarrik egin zituen, eta horrek argi eta garbi uzten du kanporaketa horretan zer gertatu zen. Kurutxarik nahi bezala eraman zuen partida, eta aurkariari ez zion inolako aukerarik eman.

Lehen kanporaketa gainditu duen hirugarren pilotaria Paxkal Ezkurra izan da, nahiz eta Urruñakoak ez zuen jokatu. Aurkariak, Rene Dermitek, min hartu du entrenamendu batean, eta larunbatean Pausuan jokatu behar zuten neurketan ezin denez aritu, Ezkurra II.ak jokatuko du hurrengo kanporaketa. Horixe da egungo txapelduna, bai eta aurtengo faborito nagusia ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss