GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-02-01
- Binakako Pala Txapelketa
Sei bikote lehian urteko lehen txapel handiaren bila
·Fustok Aierberekin defendatuko du azken bi urteetako titulua

DONOSTIA

Fusto argentinarrak iaz Jon Torrerekin batera lortutako titulua defendatuko du gaur hasiko den Euskadiko Binakako pala Txapelketan. Bizkaitarrak final hartan adierazi zuen, agian hura izango zela bere azken Binakakoa eta atzo egindako aurkezpenak horixe baieztatu du.

Berrikuntza nagusia Imanol izango da, iaz Sebasekin Elite Txapelketa irabazi zuen atzelaria. Sei bikote parte-hartzaileak hauek dira: Fusto-Aierbe, Gaubeka-Beldarrain, Urkijo-Lujan ­hamaika eta erditik sakatu beharko dute­, Urkia-Rekalde, Ziskar-Galan eta Iriondo-Imanol ­hamaikagarren koadrotik sakatuko dute­.

Aurreneko ligaxkan denek denen aurka jokatu beharko dute eta lehen lau sailkatuek partida bakarrera jokatuko diren finalerdietarako txartela lortuko dute. Final handia martxoaren 31n, larunbatez, jokatuko dute eta partida guztiak Bilboko Deportivon jokatuko dira, larunbateko jaialdietan.

Aurkezpen ekitaldian, azken bi urteetako txapelduna den Pablo Fusto pozik azaldu zen lehiaketa «garai onean» iritsi zaiolako eta bularraldeko lesioa eta gero bi aste daramatzalako «maila onean» jokatzen. Esteban Gaubeka aurrelaria ere gogotsu azaldu zen behingoz Binakakoa irabazteko. «Bi final jokatu ditut eta ea hirugarren aldian irabazteko gai naizen», azaldu zuen itxaropentsu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss