GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-02-01
Hondarribiko aireportua handitzearen kontra, hainbat eragile

BAIONA

1992. urtean Estatu frantsesaren eta espainolaren artean sinatu hitzarmenak zioen hegazkinek Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuan lur hartu edo aireratzeko Hendaiako (Lapurdi) aire-espazioa baliatzeko aukera zuela. Gaur Baionako suprefekturak orduan hartutako hitzarmen hori berritzen den edo handitzen den erabakiko du.

Hainbat erakundetako ordezkariak elkartuko dira Baionan, frantses eta espainol estatuetako instituzioak, eta horiekin batera, Lakuako Gobernukoak, Gipuzkoako Aldundikoak, Kontseilu Nagusikoak eta Txingudiko badiako herrietako auzapezak ere izanen omen dira bilkuran. Baina horien guztien artean ez dira izango biztanleria ordezkatzen duten elkarteetako kideak. Horiek hala, elkarteen iritzia bilkuran ager dadin atzo idatzi bat utzi zuten suprefekturan.

Hondarribiko aireportua handitzearen kontra agertu diren 40 bat elkarte, sindikatu eta alderdi politikok erakutsi dute atxikimendua atzo plazaratu idatziari. Bertan, aireko zirkulazioa mugatzeko eskatzen dute. Horretarako ezarriak diren legeak betetzea da lehen baldintza, kolektiboen esanetan. Izan ere, 1992. urteko hitzarmenean, egunean gehienez 24 hegaldi egin zitezkeela esaten zen, eta egun 30 bat hegaldik erabiltzen dute egunero Hondarribiko aireportua.

Aldi berean, bai kutsadurarengatik, baita segurtasunarengatik ere aireportuak dituen arriskuak nabarmendu zituzten atzo Baionan izan ziren elkarteetako ordezkariek. Era berean, Txingudiko badiak ingurumena dela-eta duen berezitasuna ere gogora ekarri nahi izan zuten aipatu ordezkariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss