GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-02-01
Urritasuna mundu osoan izango dela esan du Uraren Munduko Kontseiluak
Uraren Munduko Kontseiluko presidente Loic Fauchon-ek adierazi duenez, mundu osoan baliabide hidrikoak urriak dira eta, arazo hori dela-eta, nazio eta lurraldeei sentikortasun handiagoa izateko eta uraren benetako kostuaz jabetzeko eskatu die Fauchon-ek Aljerren egindako biltzarrean.

ALJER

Uraren diru laguntzak gestionatzen dituzten politikak aztertu dituzte Uraren Munduko Kontseilua (UMK) Aljerren egiten ari den nazioarteko biltzarrean aurkeztutako txostenean. Idazki horretan, uraren neurrizko prezioa mantentzeko hainbat finantzatze modu agertzen dira, eta horien alde egin du Loic Fauchon-ek.

Joan den mendearen hasieratik, Lurraren populazioa hirukoiztu egin da, eta aurreikuspenak kontuan izanik, datozen berrogeita hamar urteetan, %40-50 haziko da. Horiek hala, uraren beharra gero eta handiagoa izango da, eta ez da ahaztu behar industrializazioa hedatzen ari dela eta hiri egitura zabaltzen ari dela. Hori guztia azaldu eta gero, uraren krisia ukaezina dela adierazi du Fauchon-ek. Beste alde batetik, uraren kutsaduragatik izaten diren gaitzen ondorioz, 3.900 haur hiltzen dira egunero mundu osoan, Osasunerako Mundu Erakundeak emandako datuen arabera.

Pobrezia murritza izateko eta garapenaren helburuak lortzeko, IV. Munduko Uraren Biltzarreko azken txostenak lagungarritzat jo zuen ura modu egokian erabiltzea. Joan den urteko martxoan Mexikon egin zuten biltzar hori. Oraingo biltzarrean, Aljeriako baliabide hidrikoen eskasia nabarmena dela plazaratu du bertako Gobernuak: populazioaren %90ek edateko ur sareekin lotura du, baina %30ek du soilik ur hori jasotzeko aukera. Gainera, bi egunetik behin egin dezake.

Itsasoko urei gazitasuna kentzeko plantak eraikiko ditu Aljeriako Gobernuak, duela gutxi onartutako programa baten arabera. Bestetik, lur azpiko urek herrialde horren ur beharren %60 betetzen dute.

Ura gestionatzeko politikan klima aldaketak duen eragina eta edateko ona den ura izango dira, besteren artean, bihar Parisen Loic Fauchon-ek aurkeztuko duen txosten berriaren abiapuntuak. Munduko gobernu ekologikoa aztertuko dute Estatu frantseseko hiriburuan egingo duten nazioarteko konferentzian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss