GARA > Idatzia > Mundua

Hegaztien gripearen beste infekzio gune batzuk azaltzea litekeena dela ohartarazi du NBEk

Datozen hilabeteetan hegazti gripearen beste infekzio gune batzuk agertzea litekeena dela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE), azken egunetan Britainia Handiko hegazti ustiapen batean agertutako H5N1 birusaren edota Nigerian izandako emakume gazte baten heriotzaren ostean.

Munduak kasu berrien agerraldiaren aurrean prest egon behar duela esan zuen atzo David Navarrok, hegazti gripearen kontrako borroka globaleko NBEko arduradunak. Navarroren ustez, birus hilgarria ez da zabalduko Britainia Handiko beste etxaldeetara, neurriak azkar ezarri dituztelako bertako agintariek.

Pandemia gelditzeko prest

Hegazti gripearen balizko pandemia bati aurre egiteko «seriotasunez" prestatzen ari dela esan zuen atzo Gobernu britainiarrak. «Urrutiko arriskua da, baina gertatzekotan, oso serioa da", adierazi zuen Patricia Hewit Osasun ministroak.

Nahikoa maskara dituztela esan zuen, eta gehiago behar duten aztertzen ari da Gobernua. Herritarren laurdenarentzako Tamiflu antibiralak badituztela esan zuen. Gas leherketa batek eragindako su erraldoiak Txileko Valparaiso hiriko auzo historikoa txikitu zuen larunbatean. Gutxienez 30 lagun desagertu dira eta horiek bilatzen ibili ziren atzo suhiltzaileak eraikinen hondakinen artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo