Inauteri jaien funtsak hartuak ditu kale bazterrak
Galdaragileak hasiak dira inauteriak iragartzen zartagin eta pertza soinuez lagundurik eta datozen egunetan ere zeregin bera izango dute. Makina bat herritan, ordea, Momo jainkoaren iragarpenei aurre hartu eta ospatuak dituzte jaiak edota horretan dabiltza egunotan. Izan ere, inauteri garaia da urteko sasoi hau, morrozoak prestatzekoa, inprobisasiorakoa... jai garaia.
Inauteri garaia da honakoa. Askorentzat jaien artean jai diren horien sasoia, alegia. Jada, hainbat herritan ospatutak dituzte, hala nola, Iturenen, Zubietan eta Leitzan. Azken horretan, joan den astean hartu zituzten ihoteak eta hotzari aurre eginez aste askoan prestatutako karrozak kaleratu zituzten herriko kaleetan barrena, herritarren eta bisitarien gustagarri.
Lizartzan, berriz, larunbatean agurtu zituzten inauteriak eta atzo ere mozorroen erakustaldia egin zuten Gipuzkoako herri horretako kaleetan. Beste herri batzuetan, berriz, Tolosan esaterako, herritarrak buru-belarri hasi dira lanean, heldu den astean hasiko baitira horientzat inauteri jaiak.
Urtero legez, iristeko dauden inauterien iragarle dira galdaragileak. Gipuzkoako hiriburuko hainbat auzotan asteburu honetan hartu dituzte gerturatzen ari diren inauterien berri dakarren Momo jainko festazalearen ordezkari diren Hungariako galdaragileak.
Zartaginak, mailuak eta pertzak eskuan hartuta, ehunka lagunek hartu zituzten Donostiako kaleak galdaragileen doinuez hiria jantzi eta gaueko hotzari epeltasuna emateko.
Aste honetan, berriz, beste hainbat herritako kaleak hartuko dituzte «Inauteri alaiaren iragarle gara gu..." abestuz datozen Hungariako galdaragileek. Eskoletako haurrak dira maiz iragarle zeregin horiek hartzen dituztenak. Hala, aste honetan makina bat ikastetxetako gaztetxoak urre koloreko lepoko deigarriekin, txapelarekin eta jantzi dotoreekin mozorrotu eta zartaginak eta pertzak mailutxoarekin joz alaituko dituzte begi-belarriak.
Mozorroa prestatzen
Hori amaituta, buru-belarri jarriko dira, berriz, inauterietako mozorroen prestaketa amaitze aldera. Izan ere, eta herri batzuetan agurtu badituzte ere, inauteriak atarian dituzten beste herrietan, korrika eta presaka ari dira jantziaren azken xehatasunak amaitzen. Hala, herriko jostun eta sasi-jostunak atsedenik gabe ari dira batak eta besteak agindutako mozorroak ahal den moduan osatzen.
Badira, ordea, mozorroa prestatzeko unean hausnarketa eta atontze landuari baino, azken orduko inprobisazioari heltzen diotenak; etxeko ganbara astindu eta inoiz ezertarako balioko ez zuela pentsatu eta gordetako jantziei balioa ematen dietenak.

Eskolak
Aste honetan ikastetxe askotako haurrek astinduko dituzte zartaginak eta pertzak inauteri jaiak iragartze aldera. Txapela, lepoko deigarriak eta jantzi dotoreak jarrita kolorez jantziko dituzte bazterrak.