GARA > Idatzia > Kirolak

Lehenengo zatiko defentsari esker nagusitu dira Txakartegiren neskak

celta 56
hondarribia 62

Hiru partida jarraian galdu eta gero, behar zuen Hondarribia-Irunek garaipen bat. Zorionez, lehen zatiko defentsa bikainari esker, Vigoko Celta gainditzea lortu zuen, nahiz eta azken minutuetan behar baino gehiago sufritu.

 Emakumeen Liga nahiko ahaztuta zeukaten asteotan Jon Txakartegiren neskek eta azken bi partidak galduta joan ziren Vigoko udal kiroldegira.

Horretaz gain, Emakumeen Eurokopako Fanezaren aurkako kanporaketa aldapa gora jarri zaie. Ondorioz, gogotsu ekin zioten neurketari, galiziarrak atzean utzi nahian, eta lortu zuten, Castro eta Mujanovicen puntuei esker. Atsedenaldira 17-28 iritsi ziren.

Alba Torrensen kalitatea

 Alabaina, Vigokoak berpiztu egin ziren. Horren errudun 17 urteko gaztetxo bat izan zen: Alba Torrens. Binisalemgoak 24 puntu egin eta arazoak sortu zizkien gipuzkoarrei. Dena den, garaipenak ez zien ihes egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo