GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Justizia espainolak zigortutako gazteak espetxera eraman ditu Ertzaintzak

uskal gazteriaren eskubideen eta independentziaren aldeko jardun politikoa aldarrikatuz eta ehunka lagunen babespean eraman zituen espetxera bidean Ertzaintzak «Jarrai-Haika-Segi auzi"ko gazteak Bilbon egindako ekimen baten ostean, eta agerian geratu zen arrazoi politikoak direla medio zigortu dituztela. E

Bilboko Alde Zaharreko Esperantza pilotalekuan mila lagunetik gora elkartu ziren 12.30 pasatxo zirenean, eta txalo zaparrada eta babes oihuen artean agertu ziren bertan joan den urtarrilaren 19an Auzitegi Goren espainolak «terrorista" izendatu zituen «Jarrai-Haika-Segi auzi"ko hemezortzi gazteak.

Txiki gelditu zen pilotalekua gazte horiek eta, oro har, euskal gazteria independentistari babesa azaltzeko atzo Bilbora bertaratu ziren milaka lagunak jasotzeko. Hala ere, kanpoan zain gelditu ziren gainerako milaka lagunak, pilotalekuan, bitartean, emozioz eta maitasunez beteriko uneak jazotzen zirenean. Ukabilak tinko eta «eusko gudariak" oihukatuz agurtu zituzten gazteak pilotalekuan zein kanpoaldean aurkitzen ziren milaka lagunek, eta gazteen aldeko oihuak, animoek, besarkadek eta maitasunezko malkoek ere ez zuten etenik izan.

 Gazte mugimenduak «Ireki aukerak independentziari. Euskal gazteria independentista aurrera" lelopean elkarretaratzea deitua bazuen ere, Bilboko Areatzako ingurua, ordubete lehenagorako ere, Garzon epaile es- painolaren eta Javier Balza sailburuaren aginduak aintzat hartuz, ertzainez josia aurkitzen zen. Bilboko Alde Zaharreko kale izkina guztietan, Areatzan, Arriagan, merkatuan... Han eta hemen ikus zitekeen Ertzaintza, gazteria independentistaren aldeko elkartasun keinuak di-da batean zanpatzearren. Nahiz eta, azken finean, ez zuten helburu hori lortzerik izan.

Debekuen gainetik

Auzitegi Nazional espainolak lehenbizi eta Lakuako Barne Sailak ondoren ezarritako debekuari jarraiki, komunikabidez lepo egon zen Arriaga antzokiaren aurrealdea, eta debekuei muzin eginez, gazte independentistak babestearren bertaratu ziren milaka lagun inguruetara. Ez zen gehiegi itxaron behar izan dozenaka poliziakide han eta hemen gazteen aurka oldartzen ikusteko.

Gutxiago itxaron behar izan zen, ordea, Ertzaintza indarra erabiltzen ikusteko. Neska bati, gainera, buruan jo zioten eta odoletan utzi zuten. Hala ere, ez zen ohikoak izaten diren korrikaldirik izan, gazteak ez baitzeuden korrikarako. «PNV espainol", «Euskal gazteria aurrera", «Jarrai, Haika ta Segi aurrera" edota «Jo ta ke irabazi arte" gisako leloak oihukatu zizkieten ertzainei euren lekuetatik batere mugitu gabe.

Udaletxe parean lehenengo eta Arriagako antzokiak Alde Zaharrarekin bat egiten duen kale kantoian ondoren, tentsio uneak eragin zituen Ertzaintzak, baina bertaratutako milaka lagunak ez ziren mugitu ere egin. Ertzaintzak, azkenean, kale kantoi guztiak itxi zituen Arriagako plazarantz inor hurbil ez zedin. Eguerdia jo zuenetik hogei minutu eskas igaro zirenean eta Ertzaintzarekin elkarretaratzeko aukerei buruz hitz egin eta gero, Jone Goirizelaia abokatuak adierazpenak egin zituen hedabideen aurrean, eta bertan ikus zitekeen errepresio irudia salatu zuen. Horrela, poliki-poliki Arriaga ingurutik aldentzen hasi ziren ehunka lagunak, hitzordu garrantzitsuagoa beste toki batean baitzegoen: «La Esperanza" pilotalekuan.

Sentimenduz beteriko uneak

Alde Zaharreko karriketan jendea barra-barra ikus zitekeen. Minutu eskas batzuen buruan San Nikolas elizaren inguruak milaka lagunek hartzen zituzten. Poliziarik gabeko gunea zen hura; independentziaren alde lanean segitzeko apustu irmoa adierazi duten ehunka gazteren gune bihurtu zen jarraian udal pilotalekua.

Harridura, alaitasun eta duintasun sentimenduak senti zitezkeen toki itxi hartan, bat-batean, Auzitegi Goren espainolak «terrorista" izendatu eta zigortu dituen gazteak guztien aurrean agertzearekin batera. Etenik gabekoak ziruditen txalo zaparradek eta animoek ez zuten zalantzarako aukerarik uzten: bertaratutako milaka lagunen babesa, maitasuna eta mirespena jaso zuten zigortutako gazteek. Beren jardun politikoa baieztatu eta ildo beretik jarraitzeko zilegitasuna eta babesa adierazi zuen irudi garrantzitsua izan zen atzoko.

Negar malkoak, irriak, besarkadak, barreak eta musuak eta musuak. Ezbairik gabe, sentimenduak uneoro protagonista nagusi izan baziren ere, lagunak eta senideak kalean aske ziren bitartean, agurtzeko parada iritsi zen. Zigortuen gurasoek banan-banan agurtu zituzten gazteak, baita eurak ezagutu gabe ere gazte «terrorista" horiei animorik beroenak eta indartsuenak emateko aukera galdu nahi izan ez zuten norbanako guztiek ere.

Komunikabideen aurrean jarri ziren gazteak; atzean, eurak babestuz, gainerako ehunka eta ehunka lagunak. «Ireki aukerak independentziari. Euskal gazteria aurrera" leloa zeraman pankarta zeramaten bertaratutakoek, eta Arriagan irekitzea gala- razi zieten arren, pilotalekuan ireki zuten gazte independentistok euren pankarta. Guztien izenean Ibon Meñika Zamudioko gazteak hartu zuen hitza. Euskal Herriari zuzendu zitzaion eta independentziaren alde borrokan ari diren gazteak babesteko eta maitatzeko deia egin zuen. Eta gazteria independentistaren aurkako ebazpen judizialak gatazkaren konponbidean gazteriaren ekarpena errotik moztu nahi duela salatu zuen. Halaber, horren guztiaren erantzukizuna PSOEri egotzi zion.

«Itziarren semea" abestuz

«Gora euskal gazteria" oihukatuz amaitu zuen Ibon Meñikak bere adierazpena, eta segidan, pilotalekuan zein kanpoaldean zeuden ehunka lagunek batera «gora!" esanez erantzun zuten. Denbora ez zen sobera eta azken agurrak ematearekin batera, eta Ertzaintza berehala agertuko zela aurretiaz ikusiz, zigortutako gazteak pilotalekuaren atzeko aldean jesarri ziren; beren aurrealdean, aldiz, ehunka lagun eseri ziren.

 Espero bezala, minutu gutxiren buruan agertu zen Ertzaintza. Espero ez zutena topatu zuten pilotalekuaren barruan, eta segituan hasi ziren gerturatzen, borrak eta pelota jaurtigailuak eskuan harturik. Justizia espainolak zigortutako gazteen abokatuek eta hainbat mahaikidek poliziaburuarekin hitz egin zuten, bestela, Ertzaintzaren jarrera oldarkorra ikusirik, triskantza galanta egin zezaketen-eta.

Minutu asko igaro arren, uste baino motzagoak bilakatu ziren bertaratutakoentzat. «Itziarren semea" edota «Batasuna" abestiak kantatuz eta gazte erakundeen aldeko esaldiak oihukatuz egin zieten ongietorria ertzainei. Haiek, ordea, lehenik eta behin komunikabide guztiak bertatik irtenarazi zituzten.

Ezker abertzaleko ordezkari esanguratsuak eseri ziren aurrealdean; hemezortzi gazteak, aldiz, euren atzean. Eta gainerako ehunka eta ehunka lagunak, ostera, lurrean eserita. Minutuak joan ahala, erabat modu baketsuan eta jarrera desobeditzaileari eutsiz, Ertzaintzak atxiki eta kanporatu egin zituen gazte zigortuak. Ordurako, espetxeratzeko erabili ohi diren furgoneta zuriak «La Esperanza" pilotalekuaren aurrealdean zeuden. Kanpoan, berriz, milaka lagun gazteen alde oihuka eta txaloak joz.

Guztiak eraman ondoren, ezker abertzaleko kide ezagunak ertzainen mugaren aurrean jarri ziren; horrela, gutxienez, barruko ehunka lagunak ateratzea ahalbidetu zuten.

Erantzuna ere berehala iritsi zen. Unamuno enparantzara iritsi bezain laster, lehenago zigorturiko gazteek eusten zuten pankarta ireki zuten berriro eta Alde Zahar guztia zeharkatu zuen manifestazio jendetsua egin zuten. Ertzaintzak, oraingoan, ez agertzea erabaki zuen. Azkenengoz «Eusko gudariak" abestuz, beren herrietara abiatu ziren han ziren guztiak, eta atxiloketen aurkako protestaldiak bertara eraman zituzten, arratsaldean ikusi zen bezala.

Donostian 200 lagunek manifestazioa egin zuten, baita datozen egunetarako beste hainbat ekimen antolatu ere. Azpeitian 150 lagun izan ziren eta Laudion 40 lagunek bidea moztu zuten «Jarrai-Haika-Segi auzi"ko gazteak espetxeratzea salatzeko. Bilbon, San Mameseko futbol zelaian, Athleticek partida jokatzen zuen bitartean, gazte independentisten aldeko pankarta ireki zuten eta «Euskal gazteria aurrera" oihua bere egin zuen futbol zelaiak, gero telebistan ikusi eta entzun ahal izan zen bezala. Elkartasun keinuak hasi besterik ez dira egin.


MILAKA LAGUN
Milaka herritarren babespean agertu ziren Justizia espainolak zigortutako gazteak Bilboko Alde Zaharreko La Esperanza pilotalekuan. Ertzain andana bertaratu zen eta gazteak atxiki eta espetxerako bidean jartzeaz arduratu ziren.
 
ERANTZUNA
Ertzaintzak zigortutako gazteak espetxera bidean jartzearekin batera etorri zen erantzuna ere, milaka lagunek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu baitzituzten manifestazioan. Herrietan ere mobilizazio ugari izan ziren arratsalde-partean.
BESARKADAK
Sentimenduz beteriko uneak izan ziren pilotalekuan igarotakoak. Ugariak izan ziren gazteen lagunek, senideek eta ezagutu ere egin gabe hurbildu zitzaizkien herritarrek emandako besarkadak. Milaka lagunek eman zieten agurra.
Independentzia
Etengabeak izan ziren bai pilotaleku barruan bai kanpoan Jarrai, Haika eta Segi erakundeen aldeko oihuak. «Segi borrokan, segi antolakuntzan" eta «independentzia" oihu eta txalo zaparrada artean agurtu zituzten hemezortzi gazteak.
Ezker abertzaleko hainbat antolakundeko kide ezagunak eseri ziren lehen ilaran; atzean, gazteak
Guardia Zibila
Arratsaldeko lehen orduan, Bilbotik bueltan, 19/98 auzian inputatua dagoen Paul Asensio geldiarazi zuen Guardia Zibilak Barrikan, etxera sartzera zihoanean. Bi ordu baino gehiagoz eduki zuten militar espainolek beren esku Asensio.


«El PSOE y Zapatero quieren castigar a la juventud favorable a la solución"
Minutos antes de ser detenido por los numerosos agentes de la Ertzaintza desplegados en Bilbo, el portavoz de los jovenes vascos condenados por el Tribunal Supremo español, Ibon Meñika, envió un mensaje político a la juventud vasca, a la sociedad y a la clase política en general. El joven de Zamudio inició sus declaraciones preguntándose: «¿Qué puede hacer este pueblo para poder invertir esta situación?". Algo que, a su entender, «tenemos que reflexionar y demostrar en la práctica a partir de este momento". No obstante, quiso dejar claro que «la juventud de este país tiene una capacidad inmensa, demostrada con el paso de los años, incluso para cambiar esta situación apostando con total determinación y firmeza en favor de Euskal Herria". Ante esta situación, el portavoz de los jovenes independentistas señaló que «es ahora, con más razón que nunca, cuando hay que salir a la calle en defensa de este pueblo y de su juventud". Además, hizo un llamamiento para que la gente acuda a la manifestación nacional convocada para el próximo sábado, día 10, en la capital guipuzcoana. «Allí -destacó Meñika- tenemos una gran oportunidad, y os invitamos a que acudáis, ya que en Donostia nos encontraremos en defensa del futuro de este país defendiendo a la actual juventud vasca".

 Meñika, que ayer fue arrestado por la Policía autonómica junto a otros diecisiete jóvenes, no dejó pasar la oportunidad para reprochar al PSOE y el Ejecutivo de Rodríguez Zapatero su actuación política. Destacó que «teniendo en cuenta la coyuntura política que vive este país, el PSOE y Zapatero han querido juzgar y castigar a la juventud vasca". Un castigo que, como manifestó, ha sido impuesto «a la juventud favorable a la solución del conflicto político que vive Euskal Herria". Por ello, incidió en que «han querido dar cobertura judicial a una decisión política y así, condenar la posibilidad de un proyecto político concreto". Ibon Meñika hizo especial hincapié en que «este pueblo y no sólo la izquierda abertzale, no sólo los propios jóvenes, no sólo el movimiento juvenil, tendrá que defender y mantenerse firme en la defensa y protección de la juventud de Euskal Herria".

 Cuando eran conscientes de que acabarían el día en prisión, este grupo de jóvenes explicaron que, con la concentración y las muestras de apoyo recibidas durante toda la jornada, especialmente con el acto del frontón, se estaba escenificando «una magnífica imagen que vale más que mil palabras: la verdadera y profunda dimensión de la lucha y organización juvenil". Instó a los jóvenes a que «en defensa de Euskal Herria salgan, muestren su adhesión, quieran y protejan al país".

El ayer portavoz de los ya encarcelados subrayó que el primero de esos pasos ha de ser «convertir en defendibles y realizables todos los proyectos políticos, incluído el de la independencia y el socialismo". Finalmente, el vecino de Zamudio realizó un llamamamiento expreso a la juventud independentista para «seguir organizándose y luchando", ya que, como comentó, ésta ofrece «una inmejorable imagen de las personas que trabajamos en favor de Euskal Herria". Y concluyó resaltando que «es necesario continuar en esas dinámicas" porque «éste pueblo las necesita". Beñat ZARRABEITIA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo