GARA > Idatzia > Futbola

Gal Bigarren B Maila

Endikaren golak erabaki du Irunen jokatutako derbia etxeko taldearen alde

Real Unionek eta Lemonak norgehiagoka aspergarria eskaini zieten zaleei, baina etxekoek gehiago egin zuten irabazi ahal izateko

REAL UNION 2
LEMONA 1

Real Unionek irabazi zuen Lemonaren aurka jokatutako euskal derbia, nahiz eta ikuskizun handirik ez zuten eskaini, ez batak ez besteak. Azkenean, ordea, etxekoek lan handia egin zuten, eta puntuei eutsi ahal izan zieten. Horregatik, beraz, berriro ere igoera fasean sartzeko moduan izango dira.

 Lehen zatian etxekoak aurreratu ziren Joseba Agirrek lortutako gol ikaragarri bati esker. Areaz kanpo baloia hartu zuen, eta bi aldiz pentsatu gabe sekulako zartada eman zion, eta etxekoak aitzineratu zituen markagailuan.

 Atsedenera joan aurretik, ordea, jokalari bizkaitarrek penalti baten ostean berdindu egin zuten, eta horrela joan ziren aldageletara. Bigarren zatian gauza gutxi izan ziren, eta partida amaitzeko oren laurden geratzen zenean, Endikak egin zuen bigarren gola eta puntuak etxean geratu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo