Abadiñoko taldea izan da berriro ere denetan onena
Abadiño A taldeak irabazi zuen 640 kiloko ligaxkako lehen faseko azkeneko jardunaldia, eta finala irabazteko ere faborito nagusia da
Abadiño A taldeak irabazi zuen atzo Galdakaon 640 kiloko ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia, eta finala jokatuko duten sei taldeak jadanik ezagutzen dira. Atzo Galdakaon jokatu zen saioak ez zuen jende gehiegi erakarri.
Azkeneko saioan ere ez zen ezusterik izan, eta Abadiño A taldeak irabazi zuen. Joan den astean Ñapurrak taldeak mendean hartu zuen Abadiño, eta atzo ere Ezpeletakoek tiraldi bat kendu zieten, baina berdeak izan ziren onenak, eta beraientzat izan zen saioa.
Hala ere, atzoko saiorako ia dena erabakita zegoen. Zazpi talde aritu dira lehen fasean, eta sei izango dira finalean. Gainera, bakarra geratzen zen kanpoan. Aurreko bi saioetan, Kuartangoko taldea geratu zen azkeneko postuan, eta finalean sartu ahal izateko, atzo lan handia egiteaz gain, besteak gaizki ibili beharra zuten, eta hori normalean ez da gertatzen, eta atzo ere ez zen gertatu. Arabarrek aurten lehen aldiz azken postutik ihes egiteko modua egin zuten, baina finalean sartzeko urratsa ezin izan zuten egin, eta finaletik at geratu den talde bakarra izango da Arabakoa. Datorren igandean, honako hauek izango dira Betelun jokatuko den final handian: Abadiño A, Ñapurrak, Sokarri, Auzolan, Abadiño B eta Amaiur. Atzo jokatu zen azkeneko saioan, Abadiñok argi eta garbi erakutsi zuen txapela janzteko hautagai nagusia dela. Ñapurrak taldearekin tiraldi bat galdu zuen, baina gainerako guztiak irabazi egin zituen, eta amaieran lehen postuan geratu zen, baita lehen faseko ligaxkan ere.
Ñapurrakek ere indartsu dabilela erakutsi zuen atzo, eta bizkaitarrei aurre egiteko prest agertu dira. Atzo tiraldi bat irabazi zieten Abadiñokoei, baina Sokarrirekin bat galdu zuten, eta bigarren postuan amaitu behar izan zuten.
Sokarriren lana
Sokarri ere ez zen gaizki aritu. Abadiñorekin tiraldi guztiak galdu zituen, baina Ñapurrak taldeari bat irabazi, eta beste guztiak mendean hartu zituen. Finalean ere Abadiño estu hartu nahiko dute, eta horretan saiatuko dira. Auzolan da kontuan hartu behar den beste taldea, baina gipuzkoarrek ez zuten azken egunean lan handia egin. Ordurako, ordea, dena erabakita zegoen, eta Astigarragakoek finalean lehen hiru postuetan amaitu na- hi dute, eta atzoko lehian indarrak ere gorde nahi izango zituzten.
Abadiño B taldeak ere egin zuen finalerako bidea, orain arteko lanik onena egin baitzuen, atzokoan laugarren amaitu baitzuen. Saio ederra egin zuten, eta finalerako txartela lehendik ere segurtatua zutenez, lasai aritu ahal izan ziren. Kuartangok lehen aldiz lortu ahal izan zuen azkeneko postutik ihes egitea, Amaiurri irabazi egin baitzizkion bi tiraldiak, baina ez zion ezertarako balio, lehen bi jardunaldietan dena galdu baitzuen.
Amaiur izan zen atzo azkena saioko tiraldi guztiak galduta, baina finalean izango dira nafarrak ere, aurreko asteetan egindako lanaren ondorioa eta saria jasoko dute-eta. Sailkapena honela geratu zen: Abadiño A izan zen lehena 7 punturekin, bigarren Ñapurrak gelditu zen 6 punturekin, hirugarren Sokarri 5 punturekin,, laugarren Abadiño B 4rekin, bosgarren Auzolan 3rekin, seigarren Kuartango 2rekin eta azkena Amaiur puntu bakar batekin.

Finala Betelun jokatuko dute
Finala datorren asteburuan jokatuko dute Betelun eta bertan izango dira lehen fasean estreinako sei postuetan amaitu duten taldeak. Abadiño A, Abadiño B, Ñapurrak, Sokarri, Auzolan eta Amaiur izango dira.