Etxetok eta Idiartek erraz egin dute aurrera
Thierry Etxetok eta Panpi Idiartek aurreikuspen guztiak bete zituzten, eta final-laurdenetan izateko txartela lortu zuten atzo Arrangoitzen jokatutako bi kanporaketetan. Lehen partidan Etxetok 40 eta 19 irabazi zion Errekarti, 48 minututan pilota astintzen aritu ostean. Bederatzigarren kintzera bitarte oreka izan zen, baina hortik aitzinera Etxeto, atzoko faboritoa, jaun eta jabe izan zen, eta nahi bezala menderatu zuen Errekart.
Etxetok sasoiko dagoela erakutsi zuen. Botetik min handia egin zuen, eta oso erraz mugitu zen trinketean. Bera da Ezkurra II.ari aurre egin diezaiokeen bakarrenetakoa, eta aurten serio, oso serio hartu du lehiaketa, gutxienez finalean izan nahi baitu. Hauek izan ziren norgehiagoka honetako partzialak: 1-1, 6-1, 9-4, 9-9, 19-13, 28-15, 30-16, eta 40-19. Etxetok hamabost kintze egin zituen botetik, eta Errekartek, berriz, 6.
Bigarren partidan, Idiartek 40 eta 26 irabazi zion Maiteri 52 minututan, eta orain arte ikusi diren partida guztietan, ikusi den onena ere izan da, bi pilotariek eman baitzuten maila oso ona. Idiart zen faboritoa, eta ez zuen hutsik egin. Hastapenean alde handia lortu zuen, eta hortxe egon zen norgehiagoka horretako gakoetako bat. Gero, Maitek erreakzionatu egin nahi izan zuen, baina lan handia egin behar izan zuen aurrera joan ahal izateko, eta gero akitu egin zen. Idiartek, gainera, botearekin ere asmatu zuen, eta hor ere tarte handi samarra egin zion.
Hauek izan ziren partzialak: 10-1, 19-9, 30-13, 45-15, 38-24, eta 40-26. Idiartek 11 kintze egin zituen botetik, eta 4 Maitek.
Gaur beste bi partida
Final-zortzirenak gaur bertan amaituko dira Donibane Garazin 16.00etatik aurrera izango den jaialdian. Lehen partidan, Ozafrain eta Karrikart neurtuko dira. Norgehiagoka horretako faborito nagusia Ozafrain da, eta jendeak badauka Bankako atzelaria ikusteko gogoa. Izan ere, bera eta Etxeto dira, zaleen ustez, Ezkurra II.ari aurre egin diezaioketen bi pilotariak, eta gaur izango du bere maila erakusteko lehen aukera. Bigarren partidan Muskarditz eta Ezkurra I.a izango dira aurrez aurre. Biak txapelak jantzitakoak dira, biak final bat baino gehiago jokatutakoak dira, baina orain biak egin dute behera, adinak ez baitu barkatzen. Hala ere, gaurko partidarako Rene Muskarditz izango da faboritoa. Biak dira teknika handiko pilotariak, eta ikuskizun ederra eskaintzeko gai ere badira.