Niko Etxart eta Hapa Haparen rock & roll gaua Maulen
Eskarmentu handiko blues rock musikaria da Niko. Badira bi urte «Minuette» indartsua plazaratu zuela Elkarren, hamar urteko isilaldiaren ostean, «Euskal Herrian euskaraz bizi» hizkuntzari, «Tina, perla beltza» Tina Turnerri edo «Rock & rolla zainetan» musikari eskainiz. Banda ederra darama zuzenean zuberotarrak. Gaur Maulen izango dira Daguerrerekin batera, zinema gelan, 21.00etatik aurrera 11 euroren truke.