GARA > Idatzia > Gutunak

Herrira-k hamar urte, eta aurrera

Joseba Basterra | Herrira plataformaren izenean

Santutxuko Herrira plataforma duela hamar urte sortu zen. Garai hartan auzoko presoen senide eta lagunen inguruan presoen giza eskubideak errespetatzeko aldarrikapenean sortu zen. Bertan auzoko kolektibo, eragile eta talde desberdinak bildu ziren. Herrira plataformak hainbat ekimen burutu ditu urte hauetan euskal presoen eskubideen aldarrikapenean eta defentsan. Hilabetero mobilizazio bat burutu dugu eten gabe. Jende ugarik hartu du parte Herrira-k antolaturiko ekimenetan, batzutan gutxiagok besteetan gehiagok, baina hor mantendu gara.

Hamar urte hauetan egoera politikoak aldaketa ugari izan ditu. Hala eta guztiz ere aldatu ez diren gauzak baditugu. Presoek dispertsioa medio espainiar zein frantziako estatuetako kartzeletan jarraitzen dute etxetik milaka eta milaka kilometrotara.

Horrez gain egungo Espainiako eta Frantziako gobernuek kartzela eta zigor arloetan aurreko gobernuen ildo bera daramate: zigorren gehitzea, sakabanaketa, isolamendua, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, presoen hezkuntza eskubiderako eta euskararen erabilerarako trabak jartzea etab. luze bat. Zoritxarrez, gauza batzuk duela 10 urte bezala edo okerrago jarraitzen dute.

Hamar urte bete ditu plataformak eta euskal presoen eskubide guztiak errespetatuak ez diren bitartean lanean jarraituko dugu.

Azkenaldian manifestu berri bat atereaz atxikimendu ugari lortu ditugu auzoan, 35 eragile baino gehiagorena, baita ere auzoko aktore, irakasle, abokatu, apaiz, idazle, musikari, eta kazetarirena. Manifestu horretan euskal preso politikoen eskubide guztiak errespetatzeko eskaera egiteaz gain, batetik deialdi zabala egiten diogu auzokideei hilabetero bigarren ostiralean Santutxun burutzen dugun mobiliza- zioan parte har dezaten. Bestetik berretsi nahi genuke egoera politikoa dena-delakoa izanda euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan behar direla eta beraien eskubideen alde lan egitea gatazkaren konponbidearen alde lan egitea dela. Beraz hurrengorarte eta Otsailak 9an elkar ikusiko dugulakoan... euskal presoak Euskal Herrira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo