GARA > Idatzia > Iritzia

Arabako Foru Aldundiak ez luke lan prekarietatea sustatu behar

Serikat informatika enpresako LAB eta ESK sindikatuetako delegatuek atzo salatu zutenez, Arabako Foru Aldundiak kontratatua duen enpresa horretako langileek astean 40 orduz lan egin behar dute, haien soldata ez da 890 eurora iristen eta enpresak ez ditu hitzarmenak aipatu ere egin nahi. Gainera, sindikatu horietako langileen kontrako jazarpena ere salatu zuten. Arabako Aldundiko langileek 35 orduko lan astea dute; soldata, berriz, askoz handiagoa, eta guztiz zuzena da langileak baldintza duinetan egotea. Baina Arabako Aldundiak, azpikontratazioen bidez, esandakoa bezalako egoera penagarrietan uzten ditu hainbat langile. Azpikontratazioek enplegua prekarizatu egiten dute oro har, salatu beharrekoa dena, eta herri erakundeek prekarietate hori eragitea askoz ere larriagoa da, guztiz arduratsuak izan behar baitute arlo guztietan, lan kontuak barne. Gaur egungo lan prekarietatea gogor salatzeko moduko kontua izanda, herri erakunde batek prekarietate hori eragitea are gogorrago salatzeko modukoa da. Langileak baldintza kaskarretan dituen enpresa horri Aldundiak ordaintzen dion diru publikoa ez dio baldintza horiek hobetzeko ordaintzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo