GARA > Idatzia > Kirolak

TENISA

Txile-Errusia, Davis Kopako lehen kanporaketako partida nagusia

GARA | DONOSTIA

 

Davis Kopako lehen kanporaketei ekingo diete gaur hainbat estatuk. Partida erakargarriena Txile eta Errusia taldeen artekoa izango da, norgehiagoka horri esker, Marat Safin eta Fernando Gonzalez lehiatuko baitira asteburuan.

Partida hori iritsi baino lehen, Nicolas Massuk jokatuko du gaur Safinen aurka. Errusiarrak ez du partida erraza izango, «banpiroa» -Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eraman zuen- oso motibatuta baitago. «Irabaziz gero, Fernando lasaiago arituko da», esan zuen Massuk, eta kanporaketa irabazteko aukerak dituztela berretsi zuen.

Gainerako kanporaketak hauexek dira: Estatu frantsesa-Errumania, Alemania-Kroazia, Belgika-Australia, Txekiako Errepublika-Estatu Batuak, Suitza-Estatu espainola, Bielorrusia-Suedia eta Austria-Argentina.

Alemaniaren eta Kroaziaren artekoa ere erakargarria da oso, Tommy Hass eta Ivan Ljubicic elkarren aurka arituko baitira igandean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo