GARA > Idatzia > Kultura

Disko beriak

Garapenaren edertasuna

Pentsamendu bakarraren» ideia bultzatzen dutenen aurrean, ederra da aniztasuna bilatzen dutenak badirela jakitea. Berdin pentsatu, berdin maitatu, berdin sentitu eta, orohar, bizitza eredu bakarra bilatzen dutenen aurrean, asko dira aniztasunaren edertasuna aldarrikatzen dutenak; baita musika munduan ere. Edertasuna konplexua da.

Zorionez, geroz eta urrunago geratzen ari dira estilo bakarrera mugatzen ziren taldeen garaiak. Gaur egun, geroz eta ohikoagoak dira estiloek ezarritako mugak apurtu eta estilo librean ari direnak. 4 Hero taldea rap musikaren eskutik hasi zen musikaren munduan pausoak ematen. 1989a zen eta Londres hiriko lau gaztek heroi izan nahi zuten, musikako heroiak. 90eko hamarkadak musika elektronikoaren barruko estilo berriei eman zien ongietorria; jungelaren lehenengo urteak ziren, erritmo basatien lehenengo urteak. Belarriak irekita dituen ororentzat paradisua da Londresko oihana. Estiloen garapenak ez ditu ehunka urte behar, eta junglea drum&bass bilakatu zen. Jazzarekin, soularekin, funkiarekin, bossarekin eta beste hainbat estilorekin harremandu zen.

4 Heroko lagunak -bikotea orain-, garapen horren subjektu izan dira, protagonistak. Disko berrian rapa, soula, drum&bassa, bossa eta jazza aurkituko dituzu, baina ez estilo horiek ezagutzen dituzun bezala. Erritmoak eta ahotsak, sentimenduak kantu bihurtzen dituzten ahots ederrak. Maisu lana.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo