GARA > Idatzia > Kultura

«%100 Afrika" erakusketa bisitatzeko azkeneko egunak

«%100 Afrika» erakusketa joan den urteko urriaren 12an zabaldu zen Guggenheim Museoan, eta igande honetan itxiko da. Erakusketa Jean Pigozzik egindako Afrikako Arte Garaikidearen bilduma da. Bertan, Sahara azpiko hamabost herrialdeetako hogeita bost artisten lanak daude ikusgai. Afrika beltzeko tradizioak eta sinesmenak, eta iraganaren eta orainaren arteko aparteko fusioa erakusten dira erakusketan disziplina anitzen bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo