GARA > Idatzia > Kultura

Joxemartin Apalategi antropologoa gogoratzeko jardunaldia antolatu da

Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariordetzak eta Antropologia-Etnografia sailak, eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Baloreen Filosofia eta Gizarte Antropologiaren Departamentuak Joxemartin Apalategi (1949-2006) antropologo, irakasle eta ikerlari etnografiko gipuzkoarra omenduko dute gaur Donostian. Goizean, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, etnografian, landa-ikerketan, mitologian eta ahozko tradizioan adituak elkartuko dira Apalategik egindako ekarpenak aztertzeko. Arratsaldean, berriz, publiko zabalagoa bilduko da Miramar Jauregian. Bertan, Apalategiren lagun, ikasle eta lankideek hildako antropologaren bizitza eta izaeraren erretratua egingo dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo