GARA > Idatzia > Gutunak

Zumaiako alkate eta Foru Aldundiko agintariei

Luis Aranguren Lizaso

Zumaia

Saihesbidea egiten ari zarete Zumaian. Beharrezkoa da, aurka ez dut ezer ere, alternatibak egon arren. Otsailean, azken 28 urte hauetan nire bizibide izan den karrozeria tailerra «Aranguren karrozeria» itxi egingo dut, ez nire gogoz, ordea. Saihesbidea egiteko botako duzue tailerra.

Ez da atzo goizeko kontua hau, eta hasieratik gauza bakarra eskatu dut: lokal baten ordez beste bat. Nahikoa dut horrekin orain arte hiru familiaren bizibide izan den negozioarekin jarraitzeko. Zuen eskumena ez zela esan zenidaten. Zuen eskumena zein da? Suntsitu, balioaren heren bat ordaindu eta hor konpon! esatea.

Desjabetzearekin merkatu balioaren heren bat ordaindu nahi didazue eta nora joan behar dugu horrekin? Tailerragatik eskainitako zenbatekoa nolakoa den adierazteko hona datua: eman nahi didazuen diruarekin eros dezakedana da herritik lau kilometro urrundu eta gaur egungoaren metro erdiak dituen lokala.

Herrian dagoen azken karrozeria ixtera doa, hiru langile lanik gabe geratzera doaz, eta oraindik ere burua tente mantentzeko gai al zarete?

Azkeneko bilera arte ez da alkatea azaldu ere egin; saihesbidearen inaguraziorako azalduko da bai. Alkate zarete, baina ez betiko; alkate izatea lagatzearekin bueltatuko al zaizue lotsa, edo horrenbeste gogortzen al da azala? Datorrena datorrela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo