GARA > Idatzia > Kirolak

Euroliga Tauk bere areriorik makurrenaren aurka jokatuko du

Motibazioa soberan duela hasiko du Baskoniak Top16a

Aurten atzera pauso bat eman duen arren, Maccabik ez du partidarik galdu Eliasen Eskua bere gotorlekuan

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Zaila da kirol profesionalean norberak bere onena emateko beharra ez duen partidarik aurkitzea, are gutxiago Euroligako Top 16an, oso lehiaketa gogorra baita. Hori bai, ohiko irabazteko grina hamaika aldiz biderkatuta izango dute gaur arratsaldean gasteiztarrek Nokia Arena edo Eliasen Eskua mitikoan. Izan ere, Perasovici garaipena eskaintzeko gogoaz edota partidaren garrantziaz harago, arantza bat sartuta dute baskonista guztiek, jokalariek zein zaleek, bere unerik gozoenak bizi ez dituen Tel Aviveko Maccabirekin.

Europan Tauri zaplastekorik eman dion talderik bada, hori Maccabi da. Zalantzarik gabe. Esaterako, gasteiztar eta judutarren ibilbideak azken bi Final Fourretan gurutzatu dira eta bietan horiak izan dira nagusi; Moscun finalean, eta Pragan, finalerdietan. Elkarren aurka jokatutako azken lau partidetan burua makurtu behar izan du horretara ohituta ez dagoen Baskonia oldarkorrak.

Momentu eskasean

Baina motibazioaz gain, gaitasuna ere behar da partidak aurrera ateratzeko eta, Malagan erakutsi zuen hobekuntza mantenduz gero, Tel Aviven irabazteko aukerak izan beharko lituzke taldeak, nahiz eta Velimir Perasovic eta Zoran Planinicen hutsak oso garrantzitsuak izan.

Finalerdietan Real Madridek kanporatu zuen arren, Kopak taldea indarberritu duela esan zuen asteartean Tau zuzentzeko ardura izango duen Natxo Lezkanok. Maccabiren kasuan, aldiz, justu kontrakoa gertatu da Israelgo Kopan. Izan ere, Neven Spahijarenak zuzendutako Bnei Hasharon taldeak finalerdietan kanporatu zuen Maccabi Tel Aviven bertan 87-94 irabazita. Kolpea sekulakoa izan da. Izan ere, azken 10 urteetan jarraian irabazi dute txapelketa Maccabikoek eta 12 urte ziren finaletik at geratzen ez zirela.

Baskoniaren gaurko arerioa bere unerik onenean ez dagoela erakusten du horrek, baita bere jokalaririk onenetakoa den Jasaitisek azken hiru partidetan punturik sartu ez izanak, edota taldeko eta Israelgo jokalaririk onena izatera deitutako Eliyahuk zaleen txistuak jaso izana azkenaldian. Hala ere, ez dago ahazterik Maccabiri irabaztea beti dela zaila, batez ere Tel Aviven. Esaterako, Euroligako aurtengo etxeko partida guztiak aurrera atera ditu, baita Panathinikos haundiaren aurkakoa ere. Azken orduko Bennetten hiruko bikain bati esker Tel Aviven irabaztea zer den badaki Tauk, eta gaur, berriz irabazi nahi du Eliasen Eskuan. Multzoko lehen tokia ziurtatzeko oso garrantzitsua litzateke arerio nagusiaren etxean irabaztea, edo behinik behin, alde txikiagatik galtzea.

Maccabi-Tau Baskonia
Arslan
Lehen fasean Olimpijarekin jokatu eta gero, antolatzaile turkiarrak gaur egingo du debuta Baskoniarekin Euroligan. Txapelketa honetan fitxaketak egiteko epea amaitu denez, bera izango da Tauren azkena Atenaserako bidean.
Aurrekari txarrak
Elkarren aurka jokatutako azken lau partidetan, 2005eko Moscuko finala (90-78) eta iazko Pragako finalerdia (85-70) barne, Tel Aviveko Maccabi irten da garaile.
Vujcic es la principal referencia
Después de la marcha de dos grandes jugadores como Parker y Baston, o el polémico técnico Pini Gershon, el pívot croata Nikola Vujcic es la principal referencia del actual Maccabi. «Es uno de los equipos favoritos para estar en la final a cuatro del mes de mayo en Atenas, por lo que nos van poner un partido muy complicado al contar con Vujcic, que es el jugador franquicia, no sólo por lo bueno que es cuando tiene el balón, sino por el juego que genera a su alrededor al ser un grandísimo pasador", declaró Natxo Lezkano. Además, Nikola Vujcic puede jugar desde fuera hacia adentro y desde dentro hacia afuera, pasando el balón en cualquier posición, hasta hacer más peligrosos a sus compañeros. Pero, tampoco podremos dejar de lado al resto de jugadores que hay alrededor del poste croata", agregó. En este sentido, pese a llevar tres partidos sin anotar, el alero lituano Simas Jasaitis es otro peligro, además del joven escolta Eliyahu, sin poder olvidar el gran momento del incombustible Derrick Sharp, el corazón del equipo con sus 36 años . J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo